Aurrera Kirol Elkarteak ohiko biltzarra egingo du
2018-2019 denboraldiko balantzea egin eta hurrengo denboraldiko kirol proiektua aurkeztuko dute barikuan [ekainak 28], Kofradia Zaharrean.
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak bazkideen ohiko batzarra egingo du barikuan [ekainak 28], Kofradia Zaharrean. 18:45ean izango da lehen deialdia eta ordu laurden beranduago bigarrena. Batzarrean, zuzendaritzak aurreko aktaren irakurketa egingo du eta 2018-2019 denboraldiko kirol balantzearekin batera elkartearen kontuen berri emango du.
Datorren denboraldiari begira prestatzen ari diren kirol proiektua azalduko dute jarraian, hala nola, futbol taldearen fitxaketa berriak eta Ibon Lopez entrenatzailearen jarraipena. Kirol zuzendaria Juanan Azpitarte izango dela ere adieraziko dute. Datorren denboraldiko proiektuaren aurkezpenaren ostean aurrekontuaren berri emango dute.