Markina-Xemeingo III. Jazz Jaialdiko kartela aurkeztu dute
Uztailaren 18tik 20ra bitartean egingo den Markina-Xemeingo III. Jazz Jaialdiko kartela aurkeztu du Uhagon kulturguneak. Aurreratu dutenez, hiru taldek parte hartuko dute jaialdian. Uztailaren 18an, 19:30etik aurrera, Iruñeko Broken Brothers Brass Band taldea ikusteko aukera egongo da kalean, eta uztailaren 19an, berriz, Ghost Number & His Tipsy Gypsies donostiarren txanda izango da, 20:00etatik aurrera, Uhagon kulturgunean. Hilaren 20an, azkenik, Haizea Martiartu saxofoi jotzaile markina-xemeindarra buru duen Haizea Martiartu Quartet laukoteak Folketik Jazzera lana aurkeztuko du, 20:00etan, Uhagonen.