XI. Triatloi Txikia egingo da domekan Markina-Xemeinen
2006-2012 urteetan jaiotako neska-mutilek adin bakoitzera egokitutako distantziak osatu beharko dituzte igerian, bizikletaz eta aringa-aringa.
Alarabi Triatloi Taldeak antolatuta, XI. Triatloi Txikia egingo da domekan [uztailak 7], Markina-Xemeinen. 2006-2012 urteetan jaiotako neska-mutilek adin bakoitzera egokitutako distantziak osatu beharko dituzte igerian, bizikletaz eta aringa-aringa.
Urtero modura, proba Atxondo kiroldegian egingo da, 10:00etan hasita. LH 1 eta 2 mailetakoek 25 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte; LH3 eta LH4 mailetakoek 50 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika; LH5 eta LH6 mailetakoek 50 metro igeri, 1.200 metro bizikletan eta 300 metro korrika eta DBHkoek 50 metro igeri, 2 kilometro bizikletan eta 300 metro korrika. Parte hartzeko Nik Triatloia Maite dut egitasmoaren orrialdean eman behar da izena.
Kirolaz gozatzeagaz gainera, partaideek opari bikainak eskuratuko dituztela jakitera eman dute antolatzaileek: kamisetak, igeritako txanoak, Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko txartelak… Alarabi Triatloi Taldekoek azaldu dutenez, aurten Triatloia maite dut egitasmoagaz bat egin dute, Ā«guztion indarrak batuz gazteentzat esperientzia aberasgarriak sortzeko nahiagazĀ». Elkarlan horren ondorioetako bat izango da parte hartzaile bakoitzari oparituko dioten sorta.