Pala kargatzaile bat basoan behera erori da Amoroton
Atzo, 17:30ak aldera gertatu zen ezbeharra. Gidaria barruan zegoen eta ospitalera eraman zuten.

Istripua gertatu zen atzo [uztailak 3] Amorotoko zabortegia zegoen inguruko basoetan, Ballastegi inguruan. 17:30ak aldera, zuhaitzak garraiatzeko pala kargatzaile bat basoan behera jausi zen 40 metro inguru, gidaria barruan zela.

Amorotoko erreskatea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Markina-Xemeingo suhiltzaileek atera zuten gidaria burdin tartetik, eta helikopteroan eraman zuten egoera larrian.

Amoroton egindako erreskatea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak