Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Txomin Agirre azpiko aparkalekuetan izena emateko epea uztailaren 15ean zabalduko du Ondarroako Udalak

Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira irailaren 20a baino lehen. Pertsona bakoitzeko eskaera bat aurkeztu ahal izango da, eta gogorarazi dutenez, soilik ibilgailu partikularrak sartu ahalko dira aparkalekuetan.

Txomin Agirre azpiko aparkalekuaren sarrera
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/07/09

Txomin Agirre ikastolaren sotoan dauden aparkalekuak emakida modura eskatzeko epea uztailaren 15ean hasi eta irailaren 20an amaituko dela iragarri du Ondarroako Udalak. Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean (Kantoipe kalea, 1) aurkeztu ahal izango dira, lanegunetan, 09:00etatik 14:00etara. “Epez kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira onartuak izango”.

Eskabidea eredu ofiziala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, eta pertsona bakoitzeko eskaera bat aurkeztu ahal izango da. Gogorarazi dutenez, soilik ibilgailu partikularrak sartu ahalko dira aparkalekuetan. “Partzelak bakarrik autoak aparkatzeko erabili ahal izango dira. Sarrerako ateko altueragatik nabaria denez, ibilgailu altuagorik ezin da sartu”.

Herritarren eskura ipini dituzte aparkalekuak eta trastelekuak emakidan emango dituzte, 30 urterako. Ibaiondo kaleko 4ko sotoko bi solairutan banatuta, 137 aparkaleku egongo dira aukeran, horietatik zortzi, trastelekuagaz. Trasteleku gabeko aparkalekuak 14.600 eurotan (15.622 euro guztira) eskuratu ahal izango dira. “Prezio bera izango dute partzela guztiek, haien kokalekua edozein izanik ere”. Trastelekua daukaten partzelen prezioa, berriz, 20.500 eurokoa (21.935 euro guztira) izango da, kokalekua edozein delarik ere.

Txomin Agirre sotoko aparkalekuak. Argazkia: Udalbarriak

Txomin Agirre sotoko aparkalekuak. Argazkia: Udalbarriak

Jakitera eman dutenez, aparkaleku partzela horietatik hiru mugikortasun murriztua duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat daude gordeta. Trasteleku batekin lotua dagoen zortzi partzeletako bat ere mugikortasun murriztua duten pertsona garraiatzen dituzten ibilgailuentzat dago gordeta. “Partzela bakoitza mugatua eta zenbatua dago. Udalak erabakita daude bakoitzari zein zenbaki dagokion”.

Eskatzaileen kopurua aparkaleku kopurua baino handiagoa baldin bada, udalak ezarritako lehentasunen arabera esleituko dituzte aparkalekuak

Eskabidea egiterako orduan hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek: NAN, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak ordainduta edukitzearen ziurtagiriak. Mugikortasun murriztua dutenentzako gordetako partzelaren bat eskatzen dutenek Ezinduentzako Txartela ere aurkeztu beharko dute. “NAN eta Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak ordainduta edukitzearen ziurtagiriak izan ezik, beste dokumentazioa udalak berak ofizioz baieztatuko du. Bestalde, zergak Ondarroan ordaintzen dituzten enpresen ibilgailuen kasuan, eta ibilgailua darabilena titularra ez den kasuetan, enpresako kudeatzaile edo administratzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, ibilgailua norberak bakarrik erabiltzen duela ziurtatzeko. Kasu horietan ibilgailuaren zirkulazio baimena ere aurkeztu beharko da”.

Aurkezten diren eskabide guztiak Aukeraketa Mahaiak onartu edo baztertuko dira. Eskatzaileen kopurua aparkaleku kopurua baino handiagoa baldin bada, udalak ezarritako lehentasunen arabera esleituko dituzte aparkalekuak. Lehenengo mailako lehentasuna izango dute eskariak aurkezteko epea baino arinago Ondarroako udal erroldan inskribatuta daudenek eta ibilgailuren baten zergak udalerrian ordaintzen dituztenek. “Enpresen ibilgailuen kasuan, ibilgailuaren titularra ez bada, ziurtagiri bidez frogatu beharko da eskatzaileak soilik erabiltzen duela ibilgailu hori”. Bigarren mailako lehentasuna, berriz, Ondarroako udalerriaren eremuan jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan daudenek edukiko dute. Hirugarren mailako lehentasuna, azkenik, Ondarroan etxebizitza bat dutenak, eta Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzen dutenek edukiko dute.

Partzelak zozketa publiko bidez banatuko dira, onartutakoen artean. Zozketa udaletxeko pleno aretoan egingo da, udalak aurrerago zehaztuko duen datan. Emakidak banatzeko prozedurari buruzko dudak argitu nahi dituztenek hirigintza bulegora jo beharko dute, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. “Edozeinek aztertzeko moduan daude bai lizitazioari buruzko espedientea eta bai beronen dokumentazio teknikoa”.

Ikusi HEMEN baldintza ekonomiko eta administratibo guztiak.

Erlazionatutako edukiaTxomin Agirre azpiko aparkalekua bisitatzeko aukera zabaldu du Ondarroako Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.