Ecolabel ziurtagiria lortu du Mutrikuko Arbe Hotelak
Mutrikuko laranga auzoko hotelak bigarrenez jaso du Ecolabel ziurtagiria. Debabarrena eskualdeko beste bi enpresek ere ziurtagiri bera eskuratu dute.
Ziurtagiria martitzenean [uztailak 9] jaso zuen Iñaki Arin hoteleko jabeak, Donostiako Tabakaleran. Bertan, hain zuzen ere, Turismo Astea ospatzen ari dira azken egunotan. Arinek azaldu duenez, bigarrenez jaso dute Eraginkortasun energetikoa eta Europako Etiketa Ekologikoa deritzon Ecolabel ziurtagiria. “Guk lehendik ere bagenuen ziurtagiria, 2016tik”.
Ekitaldian, gainera, lehiakortasun turistikoaren beste hainbat ziurtagiri ere banatu zituzten. Kalitate turistikoaren Q eta Kalitate Turistikoa eta Jardun Egokiak programak eta Smart Business esaterako. Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azaldu zuenez, 500 enpresa baino gehiago dira 2018an ziurtagiri horiek jaso dituztenak. Debabarrena eskualdean, hain zuzen, Chocolates Mendarok eta Melida Ostatuak ere Ecolabel ziurtagiria jaso dute.