Euskal ezkontzak zeharkatu ditu Lekeitioko kaleak
Euskal Herrian antzina egiten ziren ezkontzen antzezpena egin zuen ehun lagunetik gorako taldeak zapatuan.
Euskal Herrian antzina egiten ziren ezkontzen antzezpena egin zuen ehun lagunetik gorako taldeak zapatuan [uztailak 13] Lekeition. Hain zuzen ere, lehenagoko Etxe Sartzea antzeztu zuten. Gurdia prestatu zuten lehenengo barikuan, eta zapatuan, arrioa (ohe, maindire, sukalderako tresneria, arropak, arrosarioak, ur bedeinkatu ontziak, gorua…) zeraman gurdia aurretik egin zuten ibilbidea ezkontza segizioak herrian zehar. Ezkontza agiriaren irakurketa ere egin zuten plazan.
Gaur egun Lekeitioko Gora Buru Kultur Elkarteak usadioak mantendu eta Euskal Herrian egiten ziren ezkontzen berezitasuna jendeari hurreratzeko asmoz antolatzen duen euskal ezkontza aspaldikoa da, gerra aurrekoa (1931-1936), orduantxe hasi baitzen egiten, eta beraz, ezinbesteko hitzordu bihurtu da lekeitiarrentzat.