2019/7/17

Abiadura bizian datoz Etxebarriko santixauak

Kirol jarduerekin abiaraziko dituzte santixauak etxebarritarrek. Guztira, zortzi egunerako egitarau oparoa prestatu dute. Uga eta Zixu pertsonaiek botako dute jaien hasierako txupina.

30. urteurrena ospakizunez beteta dakar Lekeitioko Kaleka jaialdiak

Eguenetik [uztailak 18] domekara [uztailak 21] bitartean aniztasun handiko 21 ekintza eskainiko dituzte 18 kolektibo eta konpainiak Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdian.

Erik eta Irastorza Markina-Xemeingo Master Serieseko txapeldunak

Aurrelari mutrikuarrak eta Bidarteko atzelariak ez zieten aukerarik utzi Hormaetxeari eta Aimarri; set biak irabazi zituzten. Omenaldia egin zieten Euskal Herriko Herriarteko txapeldunei eta Victor Bereikuari.

VIII. Nanoipuin Lehiaketa abiarazi du Ondarroako Udalak

Lehiaketara edozein aurkeztu ahal da, ez dago adin mugarik. Lanak urriaren 15erako aurkeztu behar dira.

Gehiago