Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Danok Bat Pelotazale Elkarteko arduraduna

Jon Mendizabal ‘Goixerri’: "Oso maila ona dago herrian"

Madalen jaiek zesta-punta pil-pilean jarriko dute Mutrikun. Profesionalen zein gaztetxoen partiduek Miruaitz frontoia beteko dute datozen egunetan.

Jon Mendizabal ‘Goixerri’, Miruaitz frontoian.
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Mutriku
2019/07/18

Jai Alai Open Series World Tour Series txapelketaren barnean punta-puntako partidua ikusteko aukera egongo da Miruaitzen zapatuan. Zer nolako partidua espero duzue?
Lehenengo partiduan herriko lau pilotarik jokatzen dute. Mikel Manzisidorrek jokatu behar zuen bihar, baina ezin izango du jokatu, beraz, Ekaitz eta Aratz Mendizabal anaiak Goenaga eta Andonegiren aurka ariko dira. Nire ustez, oso partidu berdindua izango da; bi set-era jokatuko da, 15 tantora. Jokalariek ikuskizuna eskainiko dutela uste dut. Orain ikasten ari diren pilotariak dira, etorkizun onekoak. Elkarteko pilotariak dira, elkarteari asko eman diotenak, eta herriaren aurrean lortutakoa agerian utzi ahalko dute. Pena bat da Manzisidorrek finala Markina-Xemeinen edukitzea, bera ere oso pilotari handia baita.

Ondoren profesionalen txanda helduko da.
Bigarren partiduan Goikoetxeak eta Salegik Zulaikaren eta Aimarren aurka jokatuko dute. Horiek ere ikuskizun ederra emango dute. Mutrikuko Miruaitz frontoia pixka bat txikia da, baina tamaina horri esker pilotak soinu berezia dauka, eta, gainera, ikusleek ere pilotariak partiduan sartzen dituzte. Kontaktu zuzena egoten da jokalariekin, eta hori ez da frontoi handietan gertatzen, hotzagoa izaten da, urrutiagotik ikusten dituzu partiduak. Mutrikun azkenean tanto onak egonez gero, beti egoten da giro on hori, ez da behar askorik ikusleak berotzeko.

Partidurako sarrerak non eskuratu daitezke?
Frontoiko tabernan bertan daude salgai, 10 euroren truke. Dagoeneko asko saldu dira. Madalenetan beti etortzen dira ikusleak, partidu bereziak dira, eta jendea horiek ikustera animatzea gustatuko litzaidake. Hau antolatzeak atzetik lan bat dakar, eta, azken finean, jendea horrekin gustura geratzea nahi dugu, herriko jendeak gozatzea nahi dugu.

World Tour Series txapelketa Mutrikuko jaietan jokatzeak zer garrantzia du?
Azken urteetan hutsik egin gabe antolatu izan dugu txapelketa. Aurten ere lortu du jaialdi hau ekartzea. Guk gura duguna herriko umeek eta pilotari gazteek profesionalen eta izena duten pilotarien partiduak ikustea da, aukera hori izatea. Ez hori bakarrik, mutrikuarrei ere gozatzeko aukera eskaini nahi diegu.

Ez dira izango jaietako partidu bakarrak. II. Madalen Txapelketako alebin eta txiki mailako finalak ere hartuko ditu Miruaitzek hilaren 23an.
Txapelketa benetan polita izango da. Oso maila ona dago herrian. Orain urte batzuk, duela zazpi edo zortzi, ez zen izugarrizko maila ikusten alebin eta txiki mailetan. Elkarte desberdinak izugarrizko lana egiten aritu dira. Xistera elkartea ere hor egon da, eta egindako lanak oihartzun handia izan du. Elkarte guztietako pilotari denak motibatuta daude, eta zesta-puntaren munduan ere horren ondorioak agerian daude. Alebinetan ez da mutrikuarrik sartu zoritxarrez, baina txikien mailan bikote batek txapelketan sartzea lortu du, eta oso pozik gaude horregatik. Madalen Txapelketa garrantzia eta ohiartzuna hartzen doa gutxika-gutxika. Danok Bat elkartekoak lortutakoarekin pozik gaude, bigarrenez egingo den txapelketak izena hartzea lortu du eta. Nagusien txapelketekin batera, martitzeneko partiduek ere jokoa emango dutela uste dut, ikuskizun polita izango da 17:00etan Miruaitzera hurreratzen direnentzat.

Madalen Txapelketa modu ezin hobea izango da zestak azken urteetan hartu duen indar hori agerian jartzeko.
Esan bezala, lortu dugunaren atzean lan handia dago. Garai batean elkarte bakoitza bere bidetik joaten zen, orain Xistera dala-eta denok batuta gaude, elkarteak bere ondorio positiboak ekarri ditu. Horrek jendea ilusio handiagoa izatera eraman du, eta lehen ikusten ez zena dugu orain Mutrikun: jende eta batez ere ume gutxi zegoen lekuan izugarrizko maila dago gaur egun. Hori oso garrantzitsua da, zesta-puntaren aldetik harrobi ona edukitzea ezinbestekoa da guretzat.

[JAIETAKO EGITARAUA]

Erlazionatutako edukiaAizkora desafioaren nondik norakoakEMAkoek botako dute txupina

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.