Kopla Txapelketa jokatuko da Lekeitioko Galarrenan
Hamabi bertsolari aterako dira gaur Galarrenako oholtzara. Riudoms-Lekeitio ahizpatasun ekitaldia egingo dute bihar.
Urteurreneko ospakizunekin jarraituko du Galarrenak asteburu honetan ere. IV. Galarrena Kopla Txapelketa jokatuko da gaur [uztailak 18], 20:00etan hasita, herriko Poto Bertso Eskolaren eskutik. Hamabi bertsolari irtengo dira Galarrenako oholtzara: Xabat Galletebeitia, Aitor Ruiz, Aissa Intxausti, Aitor Arrizubieta Toko eta Oier Azula lekeitiarrak, Ispasterko Aitzol Goitia, Garazi Navarro amorotarra, Josune Aramendi markina-xemeindarra, Alexander Idoeta ondarrutarra, Felipe Zelaieta mallabiarra eta Mikel Goiriena mungiarra.
Biharko [uztailak 19] ere jai berezia prestatu dute: Paisos Catalanseko lagunekin indepedentziaren aldeko jaia. Horren baitan, Riudoms-Lekeitio ahizpatasun ekitaldia egingo da 20:00etan. Gauerdian, berriz, musikaz beteko da Galarrena. DJ Kool, PD vs Calderera egongo dira.