Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

2019/7/19

Kalean da Mutriku Futbol Taldearen historia laburbiltzen duen aldizkaria

Mutriku Futbol Taldeak 75. urteurrena ospatzeko askotariko ekintzak egin ditu azken hilabeteotan, eta hori guztia borobiltzeko taldearen ibilbidea jasotzen duen argitalpenaren aurkezpena egin dute gaur [uztailak 19] Zabiel kultur etxeko areto nagusian.

2016ko Xistera Zirkuituko Finalak Markina-Xemeinen.

Mutilen Xistera Zirkuituko partiduak jokatuko dituzte Markina-Xemeinen eta Berriatuan

Lehen, bigarren, hirugarren eta kadeteen mailetako kinielak jokatuko dira. Elorrioren omenezko finalak jokatuko dituzte zapatuan Markina-Xemeinen. Sarrera doan izango da.

mikel lertxundi orekaren bila erakusketa rekalde aretoa

Mikel Lertxundiren 'Orekaren bila' erakusketa, ikusgai Bilboko Rekalde Aretoan

Artista berriatuarrak atzo [uztailak 18] inauguratu zuen erakusketa. Urriaren 13ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa inauguratzeaz gain, Lertxundik eta Maribel Aiertza idazleak elkarlanean egindako 'Lertxundi: espazioa, lurra, denbora' liburua ere aurkeztu zuten.

Jone Talledo Etxebarria ondarroa jaiak kartel

Jone Talledo Etxebarriak irabazi du Ondarroako Andra Mari jaietako kartel lehiaketa

Gazte ondarrutarrak Atako Bandari garrantzia eman nahi izan dio. Kartela egiteko bere argazkilaritza ikasketak baliatu dituela azaldu du.

Joseba Beitiari ongietorria emateko Indiako taldeak zabaldutako irudia. Argazkia: Mohun Bagan Athletic Club

Joseba Beitia mutrikuarra fitxatu du Indiako Mohun Bagan Athletic Club taldeak

Aurten 29 urte beteko dituen futbolari mutrikuarra gaur [uztailak 19] abiatuko da Indiara. Izan ere, uztaila bukaeran hasiko da hango denboraldia.

Inprimazioa ematen ari dira Markina-Xemeingo Zelaibarri kalean

Lanak direla eta, aparkalekuaren zati bat itxita egongo da. Tarte horretako arketak ere aldatu egingo dituztela jakitera eman du udalak.

Gehiago