Ondarroa eta Mutriku artean jaso gabeko zaborra pilatu dela salatu du Eguzkik
Ondarroa eta Mutriku artean dagoen Venezia dantzaleku inguruan, Saturraranera jaisteko bidean, jaso gabeko zaborra pilatu dela salatu dute Eguzki talde ekologistako kideek. Azaldu dutenez, “norbaitek” inguruko hondakinak batu eta dantzaleku inguruan utzi zituen notatxo batekin: “Ondarroa edo Mutrikuko arduradunek zaborrak jasotzeko”. Bi aste baino gehiago igaro dira, eta oraindik zaborrak bertan jarraitzen duela diote: “Lehenbailehen Mutrikuko arduradunei egoera argi dezatela eskatzen diegu”.