Aurten ez da Liburu Azokarik egingo Ondarroan
Aurrekontuagaz "justu" ibili direlako eta "azpiegitura falta" izan dutelako erabaki dute hitzordua ez antolatzea.
Euskadiko Liburu Ganbarako ordezkariek jakitera eman dutenez, aurten ez dute Ondarroako Liburu Azoka antolatutako. Hitzordua bertan behera uzteko arrazoiak bi izan dira: “Alde batetik, aurrekontuagaz oso justu ibili gara. Bestetik, azpiegitura falta ere izan dugu, eta ezin izan dugu ordezkorik bilatu.”
Hala ere, “azken orduko arazorik egon ezean”, hurrengo urtean Liburu Azoka normaltasunez egingo dutela esan dute antolatzaileek. “Pena handia izan da guretzat urtero urtero herrian oso garrantzitsua izaten den hitzordua bertan behera uztea, baina zoritxarrez hala izan behar zuen”.