Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ispasterren ospatuko da irailaren 8an II. Euskal Diasporaren Eguna

Ospakizun herrikoi eta parte hartzailea izango da, eta Lea-Artibaiko eskualdeari zein euskal gizarte osoari gonbidapena egin diete egingo diren ekitaldietan parte har dezaten.

II. Euskal Diaspora Egunaren aurkezpena, Ispasterren
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ispaster
2019/08/30

Irailaren 8a egun handia izango da Ispasterren. Emigrazio mota desberdinen “isla ezin hobea” delako, II. Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko aukeratu dute herria. 12:00etan hasiko dira ospakizunak, antzerkia, musika eta dantza tarteko, eta Iñigo Urkullu Lehendakaria ekitaldian egongo da. “Bertatik, mende bakarrean, 1.000 ispastertarrek baino gehiagok emigratu zuten bost kontinenteetara”, adierazi du aurkezpen ekitaldian Garbiñe Saenz de Buruaga herriko alkateak.

Euskal diasporari buruzko erakusketa bat ere inauguratuko dute ospakizun egunean, eta hamabost egunez egongo da zabalik, eskolako umeek ere Euskal Herriko eta herriko historia ezagutzeko aukera eduki dezaten. “Norbaitek etxean dokumentu, gauza edo tresnarik balu, oraindik sasoiz dago ekartzeko, momentu ona da ekartzeko”, nabarmendu du alkateak. Udaletxera deitu edo joan besterik ez da egin behar. 

II. Euskal Diaspora Egunaren aurkezpen ekitaldia

Ospakizuna Bizkai, Araba eta Gipuzkoako bazter guztietara eta herri mailara zabaldu nahi dutela azaldu du Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, eta bai berak eta bai Ispasterko alkateak Lea-Artibaiko eskualdeari nahiz euskal gizarte osoari Ispasterren izango den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete. Kanpoan bizi eta egun horretan berton dauden euskaldunei ere gonbidapena luzatu diete, euskal disporaren berri izateko egun seinalatua dela azpimarratuz. Era berean, kanpoan dauden euskal komunitateko kideak euskal etxeek antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte.

Ospakizun parte hartzailea. Herritarren parte hartze zabalagaz egingo dira ospakizunak, eta alkateak eskainitako laguntza eta prestutasuna eskertu nahi izan die guztiei. Joan den astean egin zuten lehenengo entsegua, eta datorrenean egingo dute bigarrena. “Orain, eguraldiak laguntzea baino ez da falta”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.