Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroak Kontxako Banderan arraun egingo du, 23 urte geroago

Ondarroa Arraun Elkarteko gizonezkoen trainerua izan da Kontxako sailkapen estropadako azkarrena; Isuntza eta Mutriku estropadan aritzeko txartelik gabe geratu dira. Emakumezkoen estropadarako sailkatu ez badira ere, Ondarroak eta Isuntzako taldeek maila bikaina erakutsi dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Mutriku,Ondarroa
2019/08/30

Ezustekoa emanda, ederra egin dute Ondarroa Arraun Elkarteko gizonezkoek. 23 urte geroago, Kontxako Banderarako sailkatzea lortu dute, eta ez edonola ere. Izan ere, Donostiako badian jokatutako sailkapen estropadako erlojupekoan azkarrenak izan dira, faboritoen aurretik sailkatuz. 20 minutu, 15 segundo eta 38 ehuneneko behar izan zuen Antiguako Ama-k urte askoan esperotako ametsa egi bihurtzeko.

Itsasoa bizi egon zen. Metro batetik gorako arraunlarien lana zaildu bazuten ere, baldintzei ondo egokitzea lortu zuten; bai joanekoan, bai ziabogan eta baita itzuliko bueltan ere. Nagusitasun osoz irabazi zuen sailkapen estropada, gainera. Orio bigarrenari 7 segundo eta 12 ehuneneko atera zizkion.

Kontxako hitzordurako Santurtzi (7,32), Hondarribia (9,52), Kaiku (11,42), Urdaibai (11,48) eta Zierbena (16,78) ere sailkatu ziren; denak ere Eusko Label ligako taldeak. Iaz, esaterako, Kontxako Banderan aritzeko atarian geratu ziren ondarrutarrak; 2 segundo 66 ehunenekogatik ezin izan zuten sailkatu. Eta aurten, iazko arantza kenduta pozik dago Iñaki Errastik entrenatzen duen taldea.

[Ondarroako ongietorriko ARGAZKI GALERIA zuzenean ikusi]

Ondarroako ordezkariez gain, Isuntzako eta Mutrikuko gizonezkoen traineruek ere egin zuten arraun sailkapen estropadan, baina bi taldeak arraun munduko hitzordu garrantzitsuenerako txartelik barik geratu ziren. Lekeitiarrek 10. postua lortu zuten (20.48,84), eta mutrikuarrek, berriz, 22.a (22.51,40).

Lehiak datozen bi domeketan [irailak 1 eta 8] jarraituko du. Eta txandak banatu ostean, Ondarroak bigarren txandan egingo du domekan [irailak 1] arraun, Hondarribia, Zierbena eta Donostiarragaz batera. Kaiku, Santurtzi, Urdaibai eta Orio lehen txandan ariko dira. Kaleen zozketa egunean bertan egingo dute.

Gizonezkoen estropadaren aurretik emakumezkoena jokatu zen. Ez zen ustekaberik egon. Euskotren Ligako txapeldunek nagusitasunek irabazi zuten. 11 minutu, 12 segundo eta 92 ehuneneko behar izan zuten oriotarrek estropada amaitzeko. Ligan egin bezala, nagusitasuna erakutsi zuten horiek uretan. 18 segundoko koxka utzi zuten Arraun Lagunak bigarren sailkatuarekiko. Hibaika (22,10), Zumaia (25,72), Hondarribia (29,80), San Juan (29,96) eta Riveira (32,28) ere sailkatu ziren oriotarrekin batera.

Antiguako Ama emakumezkoen traineruak estreinako parte hartu zuen Kontxako sailkapen estropadan. Hamalaugarren uretaratu zen Nagore Osorok entrenatzen duen taldea, eta 10. postua lortu zuten (12.00,02). Isuntzako emakumezkoen traineruak seigarren uretaratu zen, eta 11. postua lortu zuen (12.00,24). Izugarrizko maila eman zuten eskualdeko bi traineruek.

Ospakizunak Donostiako portuko arrapalan hasi baziren ere, Ondarroako Alde Zaharrean egindako ongietorrian borobildu zituzten. Arratsaldean turrunak iragarri zuen ondarrutarren azken balentria. Ehunka zale eta herritar atera ziren kalera taldeko kamisetak soinean, sentimentu bakarrak lotuta, arraunak lotuta.

Traineru bietako arraunlariak eta zuzendaritza taldeko kideak 22:15ak aldean ailegatu ziren jendez bete-beteta zegoen Alde Zaharrera. Emozioek gainezka egin zuten Argoitia anai-arreben Amets kantu ezaguna eta Rru, rru, rru Ondarru!  leloa ozen entzuten ziren bitartean.

[Ondarroako ongietorriko ARGAZKI GALERIA zuzenean ikusi]

Ongietorria udal ordezkariek ere parte hartu zuten. Nagore Badiola Kirol zinegotziak Ondarroako Arraun Elkartea osatzen duten guztiak zoriondu zituen. “Bereziki, Kontxan sailkatzeko ametsaren atzetik urteetan borrokan eta ekinean zabiltzatenoi. Pozgarria da 23 urte eta gero, herriko trainerua berriro Kontxan ikustea. Estropadarik garrantzitsuenean herriaren izena ordezkatzea gauza ederra da. Zorionak, eta eskerrik asko, baita ere, gaur Donostia kolore gorriz bete duzuen herritar guztioi”. 

Koldo Azpiazu klubeko lehendakariak hartu zuen hitza ondoren, pozez gainezka. “Emakumeak lehenengo aldiz egon dira Kontxan, eta zelako itxura ematen, gainera! 10. postua lortuta”. Emakumezkoen trainerua etorkizuneko proiektua dela azpimarratu zuen, baina etorkizuna espero baino hurrerago dagoela aitortu zuen. “Gaurkoan zazpigarrenarengandik 15 segundora geratu garela ikusita, nik uste dut laster emakumeak ere hor egongo direla”.

Gizonezkoen traineruak Eusko Label ligan daramatzan hiru urteen errepasoa egin zuen ostean Azpiazuk. “Denok nahi genuen Kontxan egotea asteburu honetan. Baina inork ez zuen espero denborarik onena lortuko genuenik”.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak, berriz, momentu historikoa zela nabarmendu zuen. “Emakumeok sekulako denboraldia egin duzue. Gaurkoa historikoa izan da. Historia egiten ari zarete herrian”. Jarraian, opari bana eman zieten emakumezkoei.

Iñigo Larrinaga patroiak, ostera, lortutako balentria handia izan zela azpimarratu zuen. “Bai emakumeok eta guk egin duguna handia izan da. 23 urte eta gero, historia idazten jarraitzen dugu”. Nagore Osoro entrenatzaile eta patroiak Donostiara joan ziren zale guztien babesa eskertu nahi izan zuen. Besteak beste, zalez betetako bost autobus joan ziren, eta beste hainbeste euren kabuz ere joan ziren. Herri osoan ilusioa piztuta dago, eta hurrengo bi domeketan Ondarroa hustutzeko deia egin zuen Osorok. Autobusetan izena emateko aukera gaur [abuztuak 30] egongo da, arraun elkarteko lokalean. Izena eman ez dutenek horretarako aukera edukiko dute 18:00etatik 20:00etara.

_DSC2273
_DSC2273
_DSC2282
_DSC2282
_DSC2290
_DSC2290
_DSC2295
_DSC2295
_DSC2296
_DSC2296
_DSC2297
_DSC2297
_DSC2302
_DSC2302
_DSC2308
_DSC2308
_DSC2310
_DSC2310
_DSC2313
_DSC2313
_DSC2317
_DSC2317
_DSC2318
_DSC2318
_DSC2323
_DSC2323
_DSC2328
_DSC2328
_DSC2331
_DSC2331
_DSC2332
_DSC2332
_DSC2333
_DSC2333
_DSC2334
_DSC2334
_DSC2340
_DSC2340
_DSC2341
_DSC2341
_DSC2345
_DSC2345
_DSC2348
_DSC2348
_DSC2350
_DSC2350
_DSC2353
_DSC2353
_DSC2359
_DSC2359
_DSC2361
_DSC2361
_DSC2365
_DSC2365
_DSC2367
_DSC2367
_DSC2373
_DSC2373
_DSC2375
_DSC2375
_DSC2376
_DSC2376
_DSC2377
_DSC2377
_DSC2378
_DSC2378
IMG_0327
IMG_0327
IMG_0328
IMG_0328
IMG_0329
IMG_0329

Erlazionatutako edukiaKontxara joateko autobusa antolatu du Ondarroa Arraun ElkarteakKontxan ohorezko txandan arraun egiteko aukera barik geratu da Ondarroa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.