Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldundiak dio GI-638 errepideko proiektua 2020ko urtarrilaren bukaeran amaituko dutela

Lanek etenik gabe jarraituko dutela eta bide baten mozketak egin beharko direla nabarmendu du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak gaur Mutrikura egin duen bisitan.

Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatua Mutriku-Deba errepideko lanak bisitatzen. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/09/02

Lau hilabetez itxita egon ondoren, bihartik [irailak 3] aurrera zabalik egongo da berriro ere Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 kostako errepidea. Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak gaur [irailak 2] bisitatu ditu lanak, eta azpimarratu duenez, obrak martxa onean doaz. Lanak otsailean hasi zituzten, 10 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 2020ko urtarrilaren bukaeran amaitzea aurreikusten dituzte.

Bihar goizean zabalduko dute bidea zirkulazioaren noranzkoa kontuan hartuz; 10:00ak aldera Debatik Mutrikuko noranzkoa irekiko dute, eta, 11:00etan, alderantzizkoa. Gogorarazi duenez, errepidea zirkulaziora zabalik egongo bada ere, obretan jarraituko dute. Hori dela eta, noizbehinka, errepideko bide bat itxiko dute, eta zirkulazioa semaforoarekin gidatuko dute.”Ezin dugu ahaztu proiektua amaitu arte, beste bost hilabetez, lanek etenik gabe jarraituko dutela eta errepideko bide baten mozketak egin beharko direla”.

Errepidea itxita egon den tartean, batez ere, Ipitxarriko bihurgunean eta Alkoleako tunel berrian lanean aritu direla esan du Oiarbidek. “Plataformaren zabalgunea eta oinezkoen pasealekuko egitura ere ia bukatuta daude zati nagusian”. Agertu duenez, honakoak izango dira egin beharreko lanik garrantzitsuenak: Alkoleako tunela gauzatzea, garbiguneko hormaren egonkortzea eta puntu horretan oinezkoentzako plataforma eta pasealekua zabaltzea, Ondarbeltz horman hegalkina egitea eta ingurumena lehengoratzea.

Erlazionatutako edukiaMartitzen goizean zabalduko dute Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.