'Jandelak' eta 'Maaxa' potinek eskuratu dituzte Antzar Jokoko sari nagusiak
Antzar Jokoko parte hartzaileen pisaketagaz eta zozketagaz hasi da jaia Lekeition, 12:00etan. Titiri potinagaz hasi da Antzar Jokoa. 28. potina hondoratu egin da. Gomazko antzarrak antzar naturalak baino ikuskizun politagoa eskaini du.
Eguna ateri hasi bada ere, Antzar Jokoko pisaketak eta zozketak egin eta gero hasi da euria. Antzar Jokoa hasi denerako, baina, eguzkia atera da, eta giro ona izan da nagusi. Denetara, 95 potinek parte hartu dute gaur [irailak 5] ospatu den Antzar Jokoan. Aurreko urteekin alderatuz, aurten inoizkorik parte hartzaile gehien egon da. Iaz 90 potin egon ziren, 2017an 83 eta 2016an 85.
Azken urteetan ez modura, aurten pisaketa eta zozketa plazan ipinitako agertokian egin dira, eta ez kioskoan. Ekintza Itxaropena taldeko txistulariek girotu dute. Bestelako berrikuntzarik ere egon da aurten. Orain arte ez modura, aurten, Antzar Jokoa amaitu eta gero potinak uzteko leku bat egokitu dute antolatzaileek, Willows eta Gautxori tabernen pareko eremua.
Titiri potina izan da Antzar Jokoan parte hartu duen lehenengoa. Azkena, ostera, Txo Potxuak izan da. Parte hartzaileetako batzuk, baina, Antzar Jokoan parte hartzeko zenbakia aurretiaz eduki dute. Horiek aurreko urtean sariren bat irabazi zutenak edo antolaketan lagundu dutenak izan dira.
Bitxikeria legez, iaz altxada gehien egin zituen Drogosuak potineko Alvaro Galletebeitia 67.a izan da aurten.
Parte hartzaileen %65,26ak Antzartek (gomazko antzarra) aukeratu du: 62 izango dira Antzartek erabiliko dutenak eta 33 naturala. Harrapatzaileen jatorriari dagokionez, 67 lekeitiarrak edo eskualdekoak eta 28 kanpotarrak izan dira. Antzarra harrapatzera joaten diren emakumeen kopurua mantendu egin dela aipatu dute. Horrela, aurten 24 izango dira neska harrapatzaileak, iazko kopuru bera.
28. potineko harrapatzaileak antzarrari kokota kendu dio, eta ospatzerakoan, potinekoek uretara salto egin dute, guztiek alde berdinetik. Potinera ura sartu da, eta potina hondoratu egin da
Antzar Jokoa. 16:00ak puntuan hasi da Antzar Jokoa. Hasieran antzar naturalagaz aritu dira. Altxada gutxi eta kokot asko izan dira nagusi hasierako minutuetan. Hamabi antzar natural zeuden, eta 20. potinak erabili du azkena. Hortik aurrerako guztiek Antzartek erabili dute. Eta egia esateko, jokoak bestelako ikuskizuna eskaini du gomazko antzarra ipini dutenean. Martalakua potinekoa izan da lehenengoa gomazko antzarra harrapatzen, eta hiru altxaldi egin ditu. Hortik aurrerakoek ere altxaldiak egin dituzte. Gomazko antzarrak, behintzat, ikustaldi polita eskaini du.
Irabazleak. Jandelak potineko harrapatzaileak egin ditu lepoagaz altxaldi gehien (2 altxaldi). Lepo gabe, ostera, altxaldi gehien Maaxa potineko harrapatzaileak egin ditu (10 altxaldi).
- Jasoera gehien buruagaz ( jasoera, antzartek): 42- Jandelak– Julen Arantzeta Lopez ( 300 euro eta txapela)
-
Jasoera gehien burubarik (10 jasoera, antzartek): 49- Maaxa – Eñaut Gorosabel Arrieta ( 300 euro).
-
Dotoretasuna (150 euro): 36- Kokomarro – 1.03 segundu eta 12 puntu. Slogana: Eskerrak Antzar Egunari, kuadrilia batzeko balio gaitxu!
-
2020ko Antzar Jaian zenbakia aukeratzeko aukera izango dute, igoera gehien egin dutelako: 51- Euli Beltz (8 igoera); 55-Potosorri (8 igoera); 56- Arrakala Mermel (8 igoera); 66- Baitxa (7 igoera); 71-Beltzunak (6 igoera).
Potina, hondora. 28. potinagaz (Janguero) egon da ezustekoa. Izan ere, harrapatzaileak antzarrari kokota kendu dio, eta ospatzerakoan, potinekoek uretara salto egin dute, guztiek alde berdinetik. Potinera ura sartu da, eta potina hondoratu egin da, ikusle guztien aurrean. Gertaeraren harira, portua itxi eta jokoa eten egin dute, Gurutze Gorriko urpekariek segurtasuna bermatu arte. Ikusleek esan dutenez, urte askoan ez da horrelakorik gertatu.
Ostera antzean, dena normaltasunez joan da. Denboraz kanpo ibili diren eta antzarra kolpatu barik geratu direnak ere egon dira.Â
OHARRA: Antzar Jokoa amaitu eta gero argazki galeria eta informazioa eguneratuko dugu.