Lekeitioko Antzar Egunean sortutako zabor pila salatu dute herritar batzuek
Urtero legez, Antzar Egunean bertan eta hurrengo egunean, Lekeitioko kaleetan eta portuan zabor asko ikusi ahal izan da. Herritar batzuek sare sozialen bidez egin dute salaketa.
Jendetsua izaten da Lekeitioko Antzar Eguna. Eta egunean bertan kale bazter guztietan zabor asko ikusi ahal izan zen, hara joandakoek botatakoa eta utzitakoa, noski. Antzar Jokoak iraun zuen bitartean ere potinetan zihoazen batzuek ere latak eta plastiko hondakinak uretara bota zituzten. Eta moilan batutako hondakin askok ere, uretan amaitu zuten.
Herritarrek esan dutenez, portura heldu direnerako hondakin asko jasota zeuden, baina oraindik ere zikinkeriaren arrastoa zegoen. “Ondo dago jaian parte hartzea, baina horrek ez du esan nahi zaborra edonon utzi behar denik”. Ondoko irudiak dira herritar batzuek sare sozialen bidez zabaldutakoak: