Maria Angeles Etxabururen margo lanen erakusketa, Ondarroan
Artista ondarrutarrak barikuan [irailak 6] inauguratuko du erakusketa, 18:30ean, Udal Erakusketa Aretoan. Hilaren 15era arte egongo da ikusgai.
Maria Angeles Etxaburu ondarrutarrak berak egindako margo lanen erakusketa inauguratuko du barikuan [irailak 6], 18:30ean, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Erakusketa irailaren 15era arte egongo da ikusgai.
Azaldu dutenez, Etxaburuk oleoagaz egindako koadro asko ipiniko ditu erakusketan. Paisaiez gain, abstraktuak ere egongo dira ikusgai. «Ondarroako paisaien koadroak ere baditu tartean». Tamainari dagokionez, denetarik egongo dela esan dute. «Txikiak, ertainak, handiak… denetarik dauka».
Erakusketa ikustera doazenek, gainera, koadroak erosi ere egin ahal dituztela esan dute.
Ez da estreinako aldia Etxaburuk bere herrian erakusketa bat egiten duena. Urteak atzera Etxelilan ere ipini zuen, 7 Emakume en Movimiento taldearen eskutik.