Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Urkullu lehendakariak Ispasterren

II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo Ispasterren. Iñigo Urkullu Lehendakaria eta bere gobernuko sailburuak egon ziren ekitaldian besteak beste. Musika, dantza eta antzerkiagaz ospatu zuten eguna.

II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren. Iturria: Irekia
Eider Mugartegi
Ispaster
2019/09/09

II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo [irailak 8], Ispasterren. 12:00etan hasi ziren ospakizunak, antzerkia, musika eta dantza tarteko, eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere ekitaldian egon zen. Garai jakin batzuk gogora ekarri zituen lehendakariak, Euskal Herria kanpoaldera irten izan den garaiak, hain zuzen.

Euskal diasporaren lana aintzatetsi zuen lehendakariak, “gure kultura, tradizioak eta hizkuntza belaunaldiz belaunaldi iraunarazten Euskaditik mila kilometrotara”. Lehendakariaren iritziz, kolektibo horrek “aberastu egiten gaitu orain eta bide bat urratzen laguntzen digu mundura gero eta gehiago zabaltzen ari den etorkizun baterantz”. Eta Euskadiren izaera migratzailea kontuan hartuta, beste herrialde batzuek etorkizun hobeago baten bila egindako deiaren aurrean ezin dela “beste aldera begiratu” adierazi zuen lehendakariak.

Diasporaren Eguna ospatzeko egin den ekitaldi instituzionalean, lehendakariagaz batera, bere Gobernuko sailburuak Josu Erkoreka, Arantxa Tapia, Iñaki Arriola, Nekane Murga, Maria Jesus San Jose, Estefania Beltran de Heredia, Legebiltzarreko Lehendakaria, Bizkaiko Batzar Nagusiko Lehendakaria, bai eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria ere egon ziren. Bai eta Garbiñe Saenz de Buruaga herriko alkatea eta udal ordezkariak, eta Ispasterko diasporari lotutako pertsonak ere batu ziren ekitaldian.

Harrera herria. Urteen joanean “Euskadik kanpora irteten jarraitzen duela ” nabarmendu zuen lehendakariak, eta euskal komunitateak kanpoaldean egindako lana eskertu zuen, “sustraiak eta Euskadirekiko lotura mantentzearren”. 191 Euskal Etxeen bitartez 25 herrialde baino gehiagotan eratutako sarea “sendoa eta eraginkorra” dela aitatu zuen: “Euskal diaspora sare sendoa eta eraginkorra da, sare sustraitua eta Euskadirekin zubigintza egiten duena. Xede bat partekatzen duen sarea da, Euskadi Basque Country-ren izena eta izana mundu zabalean indartzea”.

Lehendakariak gogoratu zuenez, 16 herrialdetako 60 euskal etxetan antolatu ziren, aldi berean, egun hau ospatzeko ekitaldiak, eta munduan zehar ospatzen diren ekitaldi horiek duela bost mende Joan Sebastian Elkanok munduko itzulia amaitu izanarekin alderatu zituen.

Izaera migratzaile hori aipatu zuen lehendakariak bere diskurtsoan: “Zer izango zen gure diaspora helmugako herrialdeetan atzera bota izan bagintuzte? Orain herri migratzaile bezala dugun historia gogora ekartzen ari bagara arrazoi honengatik da; beste herri batzuk ate joka etorri zaizkigulako etorkizun hobeago baten bila”.

Herritarren eta Lea-Artibaiko bizilagunen parte hartze zabalagaz egindako dantza, antzerki eta musika ikuskizunez gain, Euskal diasporari buruzko erakusketa bat ere inauguratu zuten ospakizuneko ekitaldien baitan. Hamabost egunez egongo da zabalik, eskolako umeek ere Euskal Herriko eta herriko historia ezagutzeko aukera eduki dezaten.

[Argazkien iturria: Irekia]

II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren
II. Euskal Diasporaren Eguna Ispasterren

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.