2019/9/9

21. Umeen Arrantza Lehiaketa, irailaren 28an, Ondarroan

Ekintza Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatuta egingo da aurten ere. Parte hartzaileak 14:00etan Musika Plazan batuko dira.

Gizaburuagako Andra Mari jaiak oso parte hartzaileak ari dira izaten

Briska txapelketan sekulakorik -eta parte hartze handiena egon dela nabarmendu dute antolatzaileek. 39 bikotek parte hartu dute karta jokoan.

Ondarroak zazpigarren amaitu du Kontxako Bandera

Gizonezkoetan Hondarribiak eta emakumezkoetan Oriok irabazi dute Kontxako Bandera. Bigarren jardunaldian seigarren postua eskuratu du Ondarroa Arraun Elkarteak.

Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Urkullu lehendakariak Ispasterren

II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo Ispasterren. Iñigo Urkullu Lehendakaria eta bere gobernuko sailburuak egon ziren ekitaldian besteak beste. Musika, dantza eta antzerkiagaz ospatu zuten eguna.

Etxerik etxe LED bonbillak saltzen ari diren iruzurgileak atzeman dituzte Ondarroan

Ertzaintzak esan du inork ez duela salaketarik jarri. Joan den astean hainbat herritarren etxebizitzetara joan ziren.

Andra Maria gogoan eduki dute Markina-Xemeingo Erdotza auzoan

Urteroko hitzorduan batu dira auzotarrak eta herritarrak. Mokatutxoa hartu eta Zerutxuko dantzari gazteak ikusteko aukera egon da aurten ere.

Gehiago