Hainbat herritarrek jakitera eman dutenez, pertsona bat edo batzuk dabiltza etxez etxe LED bonbillak saltzen edota bonbilla arruntengatik aldatu behar direla esaten.
Saltzaileak Iberdrola enpresaren izenean identifikatzen dira, baina enpresak ziurtatu du berak ez duela Ondarroara etxez etxe inor bidali. Balizko saltzaileak hainbat datu pertsonal eskatzen ditu etxebizitzetan. Arazo honen aurrean, Ondarroako Udalak herritarrei dei egin die “saltzaile” horiei daturik ez emateko, eta norbere etxera deituz gero udaltzainei, ertzainei eta Iberdrolari jakinarazteko. “Ondarroako Udaleko kontsumo bulegoak herritarrei jakinarazi nahi die ez dela derrigorrezkoa etxebizitzetako bonbillak aldatu eta LED argiak jartzea, ezta gisa horretako edozein tramite egitea ere”.