21. Umeen Arrantza Lehiaketa, irailaren 28an, Ondarroan
Ekintza Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatuta egingo da aurten ere. Parte hartzaileak 14:00etan Musika Plazan batuko dira.
Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatutako lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Zehaztu dutenez, parte hartzaileak 14:00etan Musika Plazan batuko dira, iaz bezala. Eta ohitura den legez, txupinaren eztandagaz hasiko da lehiaketa. Arrantza eremua Zubi Barritik kai musturrera arte izango da. Hori bai, amuagaz arrantzatu beharko da, eta lazunik ezingo da harrapatu. Ostera antzean, arrantzatutako arrainek 7 zentimetrotik gorakoak izango beharko dute.
Hasi modura, lehiaketaren amaiera ere txupina botata iragarriko dute antolatzaileek. Eta ostean denak herriko frontoira joan beharko dute. Han egingo dira zenbaketa eta pisaketa, bai eta osteko sari banaketa ere. Ondokoak sarituko dituzte: arrain pisutsuena, garau gehien eta neska eta mutil gazteenak. Dena dela, inor ez da esku hutsik joango. Izan ere, antolatzaileek azpimarratu dute parte hartzaile guztientzat egongo dela sariren bat.
Izena emateko. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek herriko bi ikastetxeetan izena eman ahalko dute. Ikastetxeetatik kanpokoek plazan bertan izena eman ahalko dute, lehiaketa hasi baino lehen.
IAZKO ARGAZKI GALERIA: