Markina-Xemeinen abiarazi dituzte Xisterako Nesken Topaketak
Kinielak eta partidak jokatu zituzten Uni frontoian batutako puntistek. Kiniela bat eta zazpi partidu ikusteko aukera egon zen.
Xisterako nesken lehen topaketak izan zituzten puntistek zapatuan [irailak 7] Markina-Xemeinen, eta giro ezin hobean abiatu ziren. Kinielak eta partidak jokatu zituzten Uni frontoian batutako pilotariek.
Kinielekin hasi zuten ekitaldia, bakarra jokatu zen, eta bera Lur Lejardik eta Mara Murugarrenek irabazi zuten. Hortik aurrerako guztiak partidak izan ziren, batzuk 20 tantora, eta besteak jokoetara. 20 tantora arteko lehen partida, Aldalur-Elezgaraik irabazi zieten Elezgarai-Otañori (20-12). Bigarren partida, berriz, Nikolas-Lakak eraman zuten, Idoeta-Etxaburu 20-8 menderatuta. Hortik aurrerako neurketetan, emozioa nagusitu zen partida guztietan. Hirugarren partidan, batera eta bestera ibili zen markagailua, baina amaieran, Barrenetxearen eta Fuentesen aldekoa izan zen; 17-20 irabazi zieten Lejardi-Robles bikoteari. 20 tantura arteko azken neurketa ere emozioz beterikoa izan zen. Azken horretan, Goenaga-Lakak 18-20 irabazi zuten Mugartegi-Otañoren aurka.
Topaketetako lehen egunari amaiera emateko, jokoetako bi norgehiagoka jokatu zituzten, eta biak bikainak atera zirela azpimarratu dute Xisterakoek. Lehenengoa, Jauregi-Lizardik 0-2 irabazi zieten Arakistain-Bereziartuari (12-15 eta 14-15) eta bigarrena Aldazabal-Calvok 2-1-Merino-Arairi (13-15, 15-14 eta 5-4).