Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Saia Goait talde mutrikuarrak lehen diskoa aurkeztuko du barikuan, Beheko Plazan

Urtebeteko lanaren ostean, talde mutrikuarrak taldearen izen bera daraman lehenengo diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du barikuan, 23:30ean, Mutrikuko Beheko Plazan. Disko freskoa dela esan dute taldeko kideek.

Saia Goait taldeko kideak. Argazkia: Begipuntuan.
Asier Alkorta
Mutriku
2019/09/11

Musikazale amorratuak dira. Urteetan musikagaz gozatu eta musika egin dutenak. Orain, esfortzu eta mimo handiz egindako lehenengo diskoa argitaratu dute, eta taldearen izen bera ipini diote: Saia Goait. Diskoa non aurkeztu ere argi-argi zeukaten hasieratik. “Mutrikuarrak gara, eta argi geneukan diskoa ere herrian aurkeztuko genuela, horrek ilusioa egiten digu. Herritik hasiko gara beraz”. Hitzordua barikuan [irailak 13] ipini dute, Galbaixotako danborrada eta gero, 23:30ean, Beheko Plazan.

Urtebetez egon dira burubelarri diskoan lanean, eta ekainean Mutrikuko AME estudioan sartu ziren grabatzera. “Diskoa grabatu ahal izateko dirua batzeko jai bat egin genuen martxoaren 1ean Mutrikuko Gaztetxean, Vult taldearekin batera. Horrez gain, udalari eskatu genion jaietan ere tartetxo bat uzteko, dirua lortzeko. Eta autogestioari eta udalaren laguntzari esker, diskoa grabatu dugu”.

Eurek egindako sei abestigaz osatu dute diskoa, baina gehiago dutela esan dute. “Diskoan, baina, sei sartu ditugu. Motza eta freskoa izatea nahi genuen, eta emaitzarekin gustura geratu gara”. Taldekideak eurak gustura geratzeaz gain, inguruko batzuek ere diskoa osorik entzun dutela eta haiei ere gustatu zaiela esan dute. “Rock gogorraren barruan, askotariko abestiak batu ditugu. Bilatu nahi genuen soinua lortu dugu”.

Barikuko kontzertuan, hain zuzen ere, diskoko abestiez gain euren beste abesti batzuk ere eskainiko dituztela esan dute. “Ordu eta erdi inguruko kontzertua izango da”.

Diskoa aurkeztu eta gero, kontzertuak lotzen jarraituko dutela esan dute. “Durangoko Azokan ere egongo da diskoa”. Beraz, Saia Goait han eta hemen ikusteko aukera egongo da. Urrutira joan gabe, azaroan SA taldearekin ariko dira, Azpeitian. Eta atzetik etorriko dira beste kontzertu asko eta asko. “Bira bat prestatuko dugu”.

Taldeko kideak: Denis Alberdi (bateria), BeƱat Perales (ahotsa), Jon Antxustegi (baxua) eta Aitzol Urkiza (gitarra eta ahotsa).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.