Aulestiko Santa Eufemi jaietako lehenengo eguna, girotsua
Giro ona. Horixe izan da gaur [irailak 16] Aulestiko Urregarai mendian bizi izan zena. Urteroko ohiturei jarraituz, ermitaren inguruan eta zelaian batu dira herritarrak. Aulestiarrez gain, inguruko herrietakoak ere jaian parte hartu dute.
Santa Eufemi jaietako lehenengo eguna Urregaraiko ermitako mezagaz hasi da. Goizean goiz euri tantaren bat edo beste egin badu ere, orduek aurrera egin ahala ostarteak zabaltzen joan dira, eta arratsalderako giro eguzkitsua egon da.
Txapel jaurtiketan, umeetan Izaro Aranburu izan da irabazlea. Nagusietan, ostera, Asier Galdos izan da onena.
ARGAZKIAK: Jon Egia