Ia 500 lagun batu dira Ispasterko VIII. Mendi Martxan
Domekan [irailak 15] egin zen Ispasterko VIII. Mendi Martxa. Parte hartzaileak gero eta gehiago direla eta aurten ia 500 lagunera iritsi direla azpimarratu dute antolatzaileek. Lasterketan hamahiru pertsonak parte hartu zuten, BTT martxakoak, ostera, 27 izan ziren. Gainerakoek ibilbide laburra edo luzea egin zutela esan dute. Argazkiak Ispasterko Udalaren webgunean daude ikusgai. ispasterko udala