Arrillagaz gain, Lea-Artibaiko hainbat triatletak parte hartu zuten Zumaiako proban, eta emaitza onak lortu zituzten. Taldekako garaipena eskuratu zuten Lekeitioko Amandarri Triatloi taldeko gizonezkoek eta bigarren postua Ondarruko Koaxi Taldeko emakumeek.
1.06.23 denboragaz, podiumera igotzera lortu zuen Mireia Arrillaga Murelagak zapatuan [irailak 14] lehiatu zen Zumaiako XIII. esprint distantziako triatloian (0,750km – 20km – 5km). Garraitz Triatloi taldeko lekeitiarra hirugarrena izan zen helmugan. Arrillagagaz gainera, Lea-Artibaiko hainbat triatletak parte hartu zuten Zumaiako proban, emaitza onak lortuz.
Emakumeetan bosgarren gelditu zen Ioana Osa Larruzea Ondarruko Koaxi taldeko triatleta. 1.07.58 denboran osatu zuen proba ondarrutarrak. Eli Ibazeta Arriola eta Arantza Burgoa Agirregomezkorta ere maila onean aritu ziren. 13. postuan helmugaratu zen Ibazeta 1.11.42 denbora eginez eta 17. postuan Burgoa, proba 1.13.43 denboran amaituz. Beterano mailan lehen postua ere lortu zuen Burgoak, eta taldekako sailkapenean bigarrenak izan ziren Ondarruko Koaxi triatloi Taldekoak.
Gizonezkoetan, bestalde, 5. postua lortu zuen Mikel Arrasate Larrea Lekeitioko Amandarri Triatloi taldeko triatletak. Kadete mailan lehenengoa izan zen Amandarri Triatloi taldeko kirolari lekeitiarra (57.02). 7. egin zuen, berriz, talde bereko Aitor Regillaga Belokik (57.38) eta 13. Haritz Garate Txurrukak (58.44). Horrela, gizonezkoen taldekako garaipena lortu zuten Amandarri Triatloi Taldekoek.
Horiek bezala, lehen 15ean artean amaitu zuen proba Igor Ruiz Baez Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldeko kirolariak. 57.38 denboran osatu zuen proba.
Bestalde, Amandarriko Klaudia Erkiaga Garcia bigarren geratu zen kadeteetan eta Aiora De la Lama bosgarren. Beteranoetan laugarren egin zuten Garraitz Triatloi Taldeko Jon Plaza Madarietak (B2) eta Iñaki Mendieta Lasartek (B3).