Gudari Egunari lotutako orain arteko ekintzen balorazio positiboa egin dute
Bariku honetan egingo da azken ekintza. 19:00etan, Patxi Rementeria ETAko militantearen inguruko dokumentala proiektatuko dute, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean.
Akerbeltz gaztetxean zabaldutako pegatina erakusketagaz hasi ziren Markina-Xemeinen Gudari Egunaren inguruko ekintzak joan den astean. Tantaz tanta, adin tarte ezberdineko jende andana hurreratu dela esan dute. Domekan [irailak 15], ostera, 1936ko markinaldeko frenteko defentsarako bigarren lerroko Zapolako instalazioetara bisita egin zuten. Irteera “oso ederra eta aberasgarria” izan zela esan dute. Irteera Alberto Unamuno Ahaztuen Oroimeneko kideak eman zituen azalpenak.
“35 pertsona inguru bildu ginen domekan Zapolara joateko. Eguraldia ere aldeko eduki genuen eta gure herriaren inguruko datu asko ikasi eta gure historiaren ondare historikotzat hartu litezkeen toki berriak ikusiz, aho zabalik gelditu ginen”. Parte hartzaileek jakin-min handi erakutsi zutela azpimarratu dute. “Mendi itzuli ahaztezina izan zen.
Joan den astekoak eginda, barikuan [irailak 20] egingo dute Gudari Egunagaz lotutako azken ekintza. Horretan, Boluetan zendu zen Patxi Rementeria ETAko kidearen inguruko dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean.