Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

48 ontzik jokatu dute Lekeitioko VII. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa

Gizonezko seniorretan lehenengo postua Xabier Ruiz de Aretxabaletarentzat izan da (Donostia Kayak K.E.) eta emakumeetan Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) izan da nagusi.

Txapelketako parte hartzaileak Lekeitora heltzen. Argazkiak: Dzanga
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/09/23

Guztira 48 ontzik lehiatu zuten atzo [irailak 22] Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako VII. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. Elantxobetik Lekeitiora arteko 13 kilometroko (7 milia) zeharkaldia egin dute estreineko parte hartzaileek eta aldaketagaz “gustura” agertu zirela adierazi dute antolatzaileek.

Gizonezko seniorretan lehenengo postua Xabier Ruiz de Aretxabaletarentzat izan zen (Donostia Kayak K.E.) , gizonezko 50 urtetik azpikoetan Jose Maria Villagarcia (C.D.Fortuna) izan zen bizkorrena eta gizonezko beterano 50 urtetik gorakoetan Rafael Quevedorentzat (Barrika P.T.) izan zen garaipena. Emakumezko seniorretan, bestalde, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) izan zen nagusi.

Bestalde, Andres Lopezek (Amuitz Outrigger P.K.) OC1 modalitatean irabazi zuen, Pedro Pablo Madrid eta Antonio Alonso (C.P. Antares) gizonezko K-2 modalitateko bizkorrenak izan ziren eta Lukas Gustavo Diarte (Amuitz Outrigger P.K.) gizonezko kadeteetan lehenengoa.

Dzanga piragua taldeko Jon Elordik bakarrik parte hartu zuen piragua tradizionalen modalitatean. 10 minutu aurretik eman zioten irteera Elantxoben, atzean ez gelditzeko eta proba bikaina gauzatu zuen lekeitiarrak. “Piragua tradizionalak lehiaketetatik desagertzen ari dira; pisu gehiago dute besteek baino eta gero eta gutxiagok parte hartzen dute txapelketetan”.

Kluben sailkapenari dagokionez, garaipena Barrika P.T.ak eskuratu zuen, bigarren Amuitz Outrigger P.K. eta hirugarrena Pasaia Kayak 2005 K.K geratu ziren.

VII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketagaz gainera, 2019ko Bizkaiko Itsas-Kayak Txapelketa ere lehiatu zuten, aldi berean, parte hartzaileek. Sprinter K1 gizonezko seniorretako irabazlea Barrikako Mikel Lauzirika izan zen, talde bereko Eneko Lopezek lortu zuen bigarren postua eta hirugarrena Plentziako Andoni Intxaurtietak. Beteranoen mailan, aldiz, Barrikako Rafael Quebedok eskuratu zuen lehen postua eta Plentziako Rafa Ocerin eta Jose Domingo Prieto geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Pozik. Eguraldia zela eta, azken orduko bajak eduki bazituzten ere, txapelketagaz oso pozik geratu dira Dzanga piragua taldekoak. “Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, batzuk huts egin dute, baina bestela dena oso ondo irten da”.

Itsasoa bare egon zen, hori dela eta, parte hartzaileentzat zeharkaldi gogorra izan zela jakitera eman dute Dzangakoek. “Haizerik ez zegoen eta olatua gutxi, beraz, lan handia egin behar izan zuten partaideek. Hala ere, zeharkaldia gustatu zitzaien, inguruneak ere politak zirela esan ziguten”.

Parte hartzaile guztiak Lekeitiora heldutakoan egin zuten sari banaketa, eta hamaiketakoa ere eduki zuten parte hartzaileek indarrak berritzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.