Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santa Eufemi jaiek jendez bete dute Urregaraiko zelaia

Jabi Goitia gernikarrak eta Izaro Aranburu aulestiarrak irabazi dute 39. ermitara igoera. Irrintzirik hoberena Bakarne Oinederrak bota du aurten.

39. ermitara igoera.
Eider Mugartegi
Aulesti
2019/09/23

Giro ona izan da nagusi aurten ere Santa Eufemi egunaren hurrengo domekan [irailak 22]. Astelehenean joaterik eduki ez zutenek gogoz hartu zuten bigarren aukera. Goizeko lehen orduetan euria egin bazuen ere, eguraldia hobetzen joan zen, egunak aurrera egin ahala, eta asko izan ziren Urregarairainoko bidea hartu zutenak. Horrela, eguerdi parterako zelaia beterik zegoen jada.

Goizeko mezaren ostean, Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zen zelaian. Euskal preso eta iheslarien aldeko anaitasun zozketa ere egin dute aurten ere, eta saria (pernil eder bat eta hiru ardo botila) Oletara joan dira.

Ohi bezala, eguerdian urteroko ekintza arrakastatsuenak egon ziren. 39. Ermitara Igoera lehiatu zen lehenengo eta 30. Irrintzi Txapelketa ostean. Euskaraldiko txokoa ere aurkitu zuten Santa Eufemira igo zirenek. Bidea gaiari lotuta apaindu zuten eta informazioa banatzen aritu ziren aulestiarrak.

Aurten aringa-aringa ermitaraino heltzen lehenengoak Jabi Goitia gernikarra eta Izaro Aranburu aulestiarra izan dira. 3 minutu eta 58 segundoko denboragaz Jabi Goitia izan zen bizkorrena mutiletan. Iaz egindako denbora berean eskuratu zuen txapela. Nesketan, berriz, Izaro Aranburuk, 6 minutu eta 08 segundogaz iazko marka hobetu zuen. Iaz bigarren geratu zen Aranburu 6.27 marka eginda. Txapela eta diru sariagaz gainera, lehen aulestiarra izanik, gazta bat ere eraman zuen korrikalari gazteak.

Lehenengo bost korrikalarientzat egon ziren sariak. Gizonezkoetan, Goitiaren atzetik Ekaitz Kortazar durangarra geratu zen (4.08), hirugarren postuan Ajangizko Ekaitz Lejarzegi (4.11), laugarren postuan Kortezubiko Julen Aranguena (4.18) eta bosgarren Markina-Xemeingo Joseba Plaza (4.21). Emakumezkoetan, berriz, Inma Ruiz iazko irabazlea geratu da aurten bigarren 6 minutu eta 18 segundoko denbora eginez. Irrintzia ere bota zuen Ruizek sariaren bila joan zenean. Ruizen ondoren, hirugarren sartu zen helmugan Laudioko Gerasane Ussia (6.33), laugarrena Nahia Ibarzabal markina-xemeindarra izan zen (7.02) eta bosgarren postua Bedaronako Iraia Uriartek lortu zuen (7.16).

Aipamen berezia ere egin zioten orain arteko igoera guztietan parte hartu duen Sabin Zenarruzabeitiari. Korrikalariak ezin izan du aurtengoan Santa Eufemin egon, baina datorren urterako itxaroten dutela esan zioten antolatzaileek.

 

30. Irrintzi Txapelketako irabazlea oholtza gainean.

 

Bestalde, Sentimentua erakutsi zuten irrintzi bakoitzean 30. Irrintzi Txapelketan parte hartu zuten neska-mutilek. Miren Barrutia eta Amaia Kareaga epaileek ez zuten lan erraza eduki irrintzi luze eta ederrak bota zituzten-eta partaideek oholtza gainetik. Urteroko aurpegiez gainera, berriak ere ikusi ziren oholtza gainean. Horietatik guztietatik Bakarne Oinederra izan da aurtengo txapelduna. Lorea Zarragoikoetxea aulestiarrak bigarren saria eraman zuen.

Agurra. Urtero modura goiz eta arratsalde egon zen Esteibar eta Obietaren erromerian dantzan egiteko aukera. Erromeria luzea eskaini zuen bikoak, izan ere biak batera entzuteko azken aukera izan zen atzokoa. Esteibarrek utzi egiten du eta Obietak beste bide bat jarraituko du; beraz, urte askotan Santa Eufemiko giroa alaitu duen bikoa agurtzeko eguna izan zen atzokoa, betiko erromeriaren amaiera.

Bolatokia ere bilgune izan zen arratsaldean. Bizkaiko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren azken jaurtialdia lehiatu zen bertan. 37 txirlogaz Eibarko Sergio Rodriguez izan da aurtengo garailea. Sailkapen orokorreko hurrengo hirurak Markina-Xemeingo bolariak izan dira: 37 txirlora berdinduta bigarren geratu da Mateo Guenaga, 36 txirlogaz hirugarren postua eskuratu du Iker Arizmendiarrietak eta laugarren geratu da Antonio Ibarluzea 35 txirlogaz.

Olatz Arano emakumeetako irabazlea saria hartzen. Argazkia: MX3T

Emakumeen sailkapenaren burua Lea-Artibaiko bolariek osatu dute, eta garailea 20 txirlo botata Markina-Xemeingo Olatz Arano izan da. Gazteetan, berriz, Eibarko Kepa Rodriguez izan da nagusi (24 txirlo) eta Udai Zelaia markina-xemeindarra (23 txirlo) bigarrena. [SAILKAPEN OSOA]

Azken orduan euria hasi zuen, baina garrantzirik eman barik, Bide Batez taldeagaz dantzatu zuten aulestiarrek herriko plazan jaiari amaiera emanez. Plaza izan zen barikuko kontzertuetako bilgunea ere. Bariku gauean [irailak 20] Matraka elektrotxaranga eta Modus Operandi, Tribade, Nikotina & Little Martin Selektah eta Ezten Giro taldeen kontzertuak egon ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.