Elkarretaratzea egingo dute bihar Ondarroan, kataluniarrei babesa agertzeko
Bihar [martitzena] urriak 1 dela eta, kataluniarrei elkartasuna erakusteko elkarretaratzeak deitu dituzte. Ondarroan 19:30ean Alamedan batzeko deia egin dute. Ostera antzean, Sortuk deituta, hiruburuetan egingo dira elkarretaratzeak. Ekintzak ondoko lelopean egingo dira: Autodeterminazioa ez da delitua. Euskal Herria Kataluniarekin bat.