Lekeitioko portuan koipe isurketa egon dela salatu dute herritarrek
Herritarrek HITZAri jakinarazi diotenez, zapatuan ikusi zuten isurketa. "Koipe isurketa oso nabarmena izan da", zehaztu dute salaketa egin duten herritarrek.
Zapatuan [irailak 28] Lekeitioko portuan koipe isurketa egon zela salatu dute hainbat herritarrek. Zehaztu dutenez, tinglaupeko moilatik ikusi zuten portuko ura zikin-zikin zegoela. Herritarrek HITZAri jakinarazi diotenez, “inoizkorik zikin gehien” ikusi zuten. Horren aurrean, argazkiak atera zituzten. “Batek esango luke inori ez diola ardurarik”.