Herriko hormetan pintadak egitea gaitzetsi du Markina-Xemeingo Udalak
Pintaden garbiketen kostua "herritar guztion poltsikotik" ordaintzen dela azpimarratu dute.
Metal sektorearen grebaren aldeko pintadak agertu dira asteburuan Markina-Xemeinen, eta udalak, adierazpen askatasunaren alde dagoela azaldu badu ere, ekintzak gaitzetsi ditu. Onartezina dela esan dute “guztiona den espazio publikoan halako jokaerak edukitzea”. Izan ere, udalaren iritziz, herritarrek badituzte “beraien aldarrikapenak egiteko beste bitarteko batzuk”.
Azken aldian errepikatzen ari den egoera horren aurrean, pintaden garbiketen kostua “herritar guztion poltsikotik” ordaintzen dela azpimarratu dute. “Oraintsu G7-aren goi-bileraren aurkako pintadak agertu ziren herrian eta hauek kentzeak 1.506,24 euroko kostua suposatu du markina-xemeindar guztiontzat”.