Hobekuntzekin amaituta, zabalik dago Lekeitioko igerilekua
Lekeitioko Udalak igerilekuko aldagelak hobetu eta igerilekua garbitu du irailean.
Hobetze lanak amaituta, zabalik dago berriro ere Lekeitioko igerilekua. Lekeitioko Udalak hobekuntza eta mantentze lanak egin ditu irailean erabiltzaileei “ahalik eta zerbitzu onena” emateko asmoz. Izan ere, igerilekuak, aurreko urtean ia 30.000 erabiltzaile izan zituela jakitera eman dute.
Egindako lanen artean aldagelak hobetu, igerilekua garbitu eta mantentze lanak egin dituzte, baina, aurrera begira ere, igerilekua hobetzen jarraituko dutela aitatu dute, makineria hobetuko dute. Hala ere, lanek ez dute erabiltzaileengan eraginik izango. Azaldu dutenez, makineria hobetu bitartean zerbitzua irekita mantenduko da.