Bazkari herrikoia egongo da urriaren 12ko Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusian
Hamen Bertokoa ekimeneko partaide diren ekoizleen produktuekin osatu dute menua. Bazkariko txartelak eskuragarri daude Markina-Xemeingo udaletxean.
Herri bazkaria egingo da aurten ere, urriaren 12an Markina-Xemeinen ospatuko den Urriko Azoka Nagusian. 14:30ean izango da bazkaria Zelaian jarriko duten karpan.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Hamen Bertokoa ekimeneko partaide diren ekoizleen produktuekin osatu dute menua: entsalada, sukalkia eta natillak. “Ura, sagardoa eta txakolina ere barne egongo dira”. Bazkarirako txartelak eskuragarri daude Markina-Xemeingo udaletxean 17 euroko prezioan.
Bestalde, Urriko Azoka Nagusiko postuen artean egongo dira baita ere Hamen Bertokoako ekoizleak. Jakitera eman dutenez, euren salmahaietan edukiko dituzte eskura proiektuari buruzko informazio orriak bai eta kide egiteko aukera ere.
Era berean, Leartibai Garapen Agentziak antolatuko duen pintxo tailerrean ere Hamen Bertokoako produktuak erabiliko dituzte horien elaboraziorako.