Lea-Artibai Amankomunazgoak gaur bete ditu organikoa jasotzeko poltsen makinak.
San Jose Elizako erlojua konpondu dute uda honetan. Gabonak inguruan matxuratu zen 1881 urtean Parisko Collin etxeari erositako erloju mekanikoa.
Elkarretaratzean batu ziren Arkupean. Bost egunetako grebaren azkena dute gaurkoa.
Urriaren 25etik 27ra egingo dute euskarazko ikus-entzunezkoen rallya. Izena ematen duten lehen 30 lagunek egonaldia eta gosaria edukiko dituzte doan.
Beren bizipenak oinarri hartuta, Ondarroako portuan zehar bisita gidatuak eskaintzen hasi dira Amaia Diz eta Isaura PiƱeiro. Itsasoari lotutako ogibideak ezagutzeko aukera dago.
Giro apartagaz zoro eta bizi hasi da gaur [urriak 3] iluntzean Ondarroako V. Marabilli Sormen Festibala. Ohi modura, umorez eta emozioz betetako Marabilli Parade kalejirak ireki die bidea jaialdiko lehen ekimenei. Izar Aramaiok moztu duen pelikularen zinta mozketagaz eman diote hasiera ofiziala jaialdiari.
Hamen Bertokoa ekimeneko partaide diren ekoizleen produktuekin osatu dute menua. Bazkariko txartelak eskuragarri daude Markina-Xemeingo udaletxean.
Arduradunek ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egin dute, Euskaraldiaren emaitzak nolakoak izan diren jakiteko. Diotenez, azterketa horrek ahalbidetu du 2018ko Euskaraldiaren balorazio orokor bat egitea eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuen gakoetan sakontzea.