Organikoa jasotzeko poltsak eskuragarri daude Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen
Lea-Artibai Amankomunazgoak gaur bete ditu organikoa jasotzeko poltsen makinak.
Urriaren 11rako iragarri zuen Lea-Artibai Amankomunazgoak beteko zituela eskualdean sakabanatuta dauden makinak, eta gaur [urriak 4] bete dituzte.
Asteon jakitera eman dutenez, Bolsas Castresana SL enpresari esleitu dio Amankomunazgoak etxebizitzetarako 10 litroko poltsen hornikuntza. Moheda & RaƱal SL arduratuko da zabor sortzaile handientzako 40 litroko poltsen hornikuntzaz, Amtevo Medio Ambiental 10 litroko ontzi marroien hornikuntzaz, eta azkenik, ID-Waste SL izango da 40 litroko ontziak kudeatuko dituena.
Enpresa hornitzailea aldatu behar izan du Amankomunazgoak, eta kontratu berria esleitu bitartean egon dira makinak poltsa barik Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen.