Giro ederrean egin dute Lea Ibilbideko IX. Martxa
Ume, gazte eta nagusi, adin guztietako 223 ibiltarik egin zuten zapatuan [urriak 5] Lea Ibilbideko IX. Martxa. Bi ibilbide eduki zituzten aukeran.
Ume, gazte eta nagusi, adin guztietako 223 ibiltarik egin zuten zapatuan [urriak 5] Lea Ibilbideko IX. Martxa. Giro ona eduki zuten lagun, eta beraz, ibilbideagaz gozatzeko aukera paregabea eduki zuten parte hartzaileek. Lea Ibarrako eta inguruko herrietako bizilagunek parte hartu zuten martxan, gehienbat.
Urtero modura bi ibilbide egon ziren aukeran; Marierrotan (Mendexa) hasi zen 20, 5 kilometroko ibilbide luzea eta Aulestiko Errekondo parketik abiatu zen 6 kilometrokoa. Ibilbide biek Munitibarren dagoen Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroan izan zuten amaiera, eta bertan batu ziren guztiak antolatzaileek eskainitako mokadutxoa hartzeko.
Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordu bat ere zozkatu zuten. Irabazlea, Eva Aboitiz lekeitiarra, Bengolara heldu barik zegoen oraindik, zozketa egin zutenean, eta ezusteko polita eduki zuen bidearen amaieran.