Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketaren zozketako saridunek 15 egun dituzte agertzeko
Lasterketaren egunean egindako zozketako saridun batzuk ez direla agertu jakitera eman dute antolatzaileek.

Lekeitioko Tximista atletismo taldeak Lekeitioko San Antolin jaietako 26. Altuera Jauzia eta irailaren 28an lehiatu zen IV. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa antolatzen laguntzeko egindako zozketaren saridun batzuk agertu barik daudela jakinarazi du.
Zortedunek 15 egun dituzte Tximista atletismo taldekoekin harremanetan jartzeko. Zenbaki saritua dutenak agertu ezean, ordezkoentzat izango lirateke sariak. «Horiek beste 15 egun izango dituzte aurkezteko».
Saritutako zenbakiak
1. Ibaigane jatetxeren sari berezia. 2.164 (1. ordezkoa: 2.917 eta 2. ordezkoa: 3.076).
2. Eskualdeko produktuen lotea. 1.051 (1. ordezkoa: 2.174 eta 2. ordezkoa: 2.143).
3. Eskualdeko produktuen lotea. 1.724 (1. ordezkoa: 1.782 eta 2. ordezkoa: 1.079).
4. Ixua jatetxearen menu berezia. 3.744 (1. ordezkoa: 1.150 eta 2. ordezkoa: 1.699).