Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jose Sagarnaren heriotzaren inguruko dokumentu ezezagunak aurkeztuko ditu Ahaztuen Oroimena elkarteak

Orain dela 83 urte Markina-Xemeingo Amulategi baserriaren ondoan hil zuten abadearen heriotzaren urteurrenaren harira aurkezpen hitzaldi bat antolatu du elkarteak.

Markina-Xemeingo Udalak 1989an Jose Sagarnari eta beste fusilatuei egindako omenaldia. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/10/15

Jose Sagarna Uriarte (Zenauri, 1911ko azaroak 15- Xemein, 1936ko urriak 20) abadearen hilketaren 83. urteurrenaren harira, aurkezpen-hitzaldi berezia antolatu du Ahaztuen Oroimena elkarteak. Gertaeraren inguruko material ezezaguna berreskuratu dute eta ezagutzera emango dute domekan [urriak 20], 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan egingo duten ekitaldian.

1936ko urriaren 19an atxilotu zuten frankistek Jose Sagarna eta Mandiola Goikoan zegoen aginte postura eraman zuten, Molina komandantearen aurrera. Urriaren 20an Amulategi baserriaren ondora eraman eta tiroz hil zuten. Bere egunean ageriko gertaera izan zen Jose Sagarna abadearen hilketa. Baina Ahaztuen Oroimenakoek gogora ekarri dutenez, Franco hil eta apur batera oraindik oihartzun handiagoa hartu zuen. “Talde batek Historia General de la Guerra Civil en Euskadi izeneko liburu sorta argitaratu zuen, lau liburukitan argitaratutako bilduma. 1978 edo 1979an argitaratutako liburuki horiek horren harrera ona eduki zuten beste hiru ere atera zituzten. Bosgarren liburukian, Eusko apaiz taldeak egindakoa, pisu handia dauka Sagarnaren historiak”. Lan horrek jarri zuen Sagarnaren heriotza berriz ahotan; Markina-Xemeingo bibliotekan ere aurkitu daiteke bilduma hori.

Grabazioak. Ahaztuen Oroimena elkartekoek azaldu dutenez, lanaren egileak Juan Sagarna, Jose Sagarna zenaren anaiagaz jarri ziren hartu emanetan. “Gaia landu asmoz, Juan Sagarnari grabagailu bat utzi zioten 1979-1980 urtean, ez dakigu urtea ziur. Larruskainen kontaktuak egin, informazioa jaso, baina ikusten dute Sagarna apopilo egon zen Larruskain Errota baserrikoak, Jesus Sololuze eta Florencia Ansola, Eibarren bizi zirela. Lagun baten bidez etxekoekin kontaktuan jarri eta haiei elkarrizketa bat egin eta grabatu egiten dute”. Liburuan jasotzen duten Sagarnaren heriotzaren kontakizunaren atzetik, grabatu zuten elkarrizketaren zati handi baten transkribapena dator, Juan Sagarna, Jesus Sololuzek eta Florencia Ansolak egindakoa. “Audioa oso interesgarria da”.

Bilduma egin zutenek lana amaitutakoan itzuli egiten diete grabatutako zinta, eta Juan Sagarnaren seme batek orain dela lauzpabost hilabete aurkitu du. Hori izango da Ahaztuen Oroimenak aurkeztuko duen material ezezagunetako bat. “Zinta hori bertan behera utzita egon da tarte honetan, inork ez du entzun”. Grabazioaren 10-12 minutu jarriko dituzte entzungai, “interesgarriena” iruditu zaiena.

Bestalde, 1989 urtean, Lauren Aretxabaleta alkate zela, Markina-Xemeingo Udalak omenaldia egin zion Sagarnari eta harrizko gurutzea jarri zuten abadea hil zuten lekuan. Ekitaldi horren argazkiak dituzte eta egun horretan grabatutako bideo bat ere lortu dute. “Argazkiak Juan Sagarnaren semeak lortu zizkigun eta euretan Rufino Guenaga bideo kamaragaz ikusi genuen. Baina udaletxean, artxiboan ez zegoen ezer”. Bideoak Zeanuriko udaletxera eta familiari bidali zitzaizkiola ikusi zuten espedienteetan, baina inon ez zuten ezer aurkitzen. Azkenean, Rufino Guenagaren lankide zen Juan Antonio Aiertzaren familiaren bidez lortu dute bideoa eta publiko egingo dute hori ere. “Teorian galduta zegoen dokumentu hau ere berreskuratu dugu. Bideoa izugarria da. Ekitaldi guztia azaltzen du, herritarrak, Zeanuritik etorritakoak…”.

Ahaztuen Oroimenak 2011n Amulategin egindako omenaldia. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Datu gehiago. Ekitaldia borobiltzeko, Rufino Guenaga eta Juan Antonio Aiarzak grabatutako bideoa eta Eusko apaiz taldeak argitaratutako bilduma osatzeko egindako grabazioez gain, elkarteak aurkitu duen beste hainbat dokumentazio berri ere kaleratzea dute asmoa. Eta testigantza batzuk ere eskainiko dituzte, Berriatuko Txanpaneko Milagros Madariaga eta Maria Felisa Madariagaren, Madalena auzoko Arantzadi baserriko Joxepa Inazi Idoetaren eta Itziar Sololuze Ansolaren –Jesus eta Florenciaren alaba– bideo edo audioa, besteak beste.

Molina komandanteari buruzko azalpen txiki bat ere emango dutela aurreratu dute. Sagarna hil ondoko hurrengo egunean hil zen Molina. Obus bat bota zuten errepublikarrek eta Mandiola Goikoa baserria jo zuen. Molina komandantea harrapatu eta zauritu egin zen. Azpeitiko ospitalera zeramatela hil zen.

Horrez gain, 2011n, Sagarnaren hilketa gogora ekarri eta beste hainbat fusilatu omendu asmoz ekitaldia egin zuen Ahaztuen Oroimenak Jose Sagarna fusilatu zuten lekuan bertan; egun horretako irudiak ere badituzte. Elkartearen kamisetak ere egongo dira, gainera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.