Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeingo Udal Musika Eskola inauguratuko dute

Herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute, bertatik ibilbide musikatua eginez, eta bisiten ostean luntxa eskainiko da. Hiru txanda egongo dira.

Xemeingo udaletxe zaharra Udal Musika Eskola izateko berrituta. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/10/15

Lan guztiak amaituta, barikuan [urriak 18] inauguratuko da Markina-Xemeingo Udal Musika Eskolaren egoitza berria. Arretxinagan dagoen Xemeingo udaletxe zaharra izandako eraikinak hartuko du hemendik aurrera eskola berria, eta espazioa ezagutzeko ate ireki musikatuak egingo dira egun horretan.

Nahi duten herritar guztiek parte hartu dezakete bisitetan. Hiru txanda egongo dira horretarako: 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, parte hartzen duten herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute, bertatik ibilbide musikatua eginez, eta bisiten ostean luntxa eskainiko da.

Xemeingo udaletxe zaharra izandako eraikina eraberritzeko lanak 2016an hasi zituen Markina- Xemeingo Udalak. Ordutik, erakina erabat berritu dute: teilatua konpondu, igogailua ezarri eta aerotermia eta domotika sistema ipini dituzte, besteak beste. “Gorengo solairuan espazio zabal bat eratu da, erabilera anitzetarako aproposa izan daitekeena, hala nola kontzertu eta hitzaldiak eskaintzeko. Beheko solairuan bi gela, biltegia eta sukaldea ditu eraikinak. Azken hau herriko talde eta elkarteek erabili ahal izango dute”, azaldu dute.

Horrez gain, eraikinaren kanpoaldean komun publiko bat egin dela nabarmendu du udalak, eta herriko beste komun publikoen ordutegi berean zabalik egongo dela jakitera eman dute. Guztira, 1.059.202,28 euroko inbertsioa suposatu du Udal Musika Eskolaren eraberritzeak. Hortik, udalak beregain hartu behar izan duen kopurua 847.658,16 eurokoa izan da, hau da, inbertsioaren %80,03. Gainontzekoa diru-laguntzen bidez bideratu dela zehaztu dute.

“Lanak amaituta, azken bi urteetan Zeharkaleko udaletxe zaharrean kokatu den Udal Musika Eskola bertara lekualdatu da, eraikinaren lehenengo solairura. Hain zuzen, Berriatuko Tarine Musika Eskola da klaseak ematen dituena, Markina-Xemeingo Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker”. Zehaztu dutenez, gaur egun, 125 ikasle ditu eskolak, horien artean batzuk materia bat baino gehiagotan matrikulatuta, eta guztira 187ra heltzen da matrikulazio kopurua. Irakasle kopuruari dagokionez, 13 irakasle ari dira lanean, horietako bost markina-xemeindarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.