Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaUdala

Ur eskasiari aurre egiteko zenbait neurri hartu ditu Ondarroako Udalak

Ur eskasia dela eta, ura behar denean eta ganoraz erabiltzeko abisua zabaldu du bando bidez udalak. Momentuz ez dute ur mozketarik egingo, baina ahalegin berezia egiteko eskatu diete herritarrei.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/10/15

Lea-Artibaiko arroetan ur gutxi dagoela jakitera eman du Bilbao Bizkai Ur Partzuergoak. Txosten baten bidez eskualdeko arroek daukaten ur emaria nahikoa urria dela azpimarratu du erakundeak, eta ur gutxi dagoenez, hainbat neurri hartu beharko direla jakitera eman du. Hori dela eta, ur falta saihesteko eta ingurumenagaz zentzuz jokatzeko, Ondarroako Udalak behin-behineko hainbat neurri hartuko dituela adierazi du.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta ingurumen batzordeburuak nabarmendu dutenez, arroetan ur eskasia egotea benetako arazoa da. “Guztion ardura da planeta zaintzea. Konpromisoak hartzeko garaia dugu herritarrok, bestela, apurka-apurka gero eta gehiagotan egongo gara halako egoeren aurrean”.

Ur eskasia dela eta, ura behar denean eta ganoraz erabiltzeko abisua zabaldu du bando bidez udalak. Momentuz ez dute ur mozketarik egingo, baina ahalegin berezia egiteko eskatu diete herritarrei. Uraren erabilera eraginkorra eta edatetako ura aurrezteko hartuko diren neurrien artean, herriko iturri batzuk aldi baterako itxi egingo dituzte. Parkeak eta lorategiak gutxiago ureztatuko dituzte, eta kaleak ere gutxiago garbituko dituzte baldekin.

Horrez gain, eta beti ere Ur Partzuegoak esandakoari jarraituz, zenbait kasutan uraren erabilera ere debekatu egingo dute. Egoera hobetu bitartean, eta ur kontsumoa murriztezko, besteak beste, ibilgailuen eta eremu edo plaza pribatuen ur bidezko garbiketa galarazota egongo da.

Ura ahalik eta gutxien erabiltzeko nahiagaz, Ondarroako Udalak aholkuak eta gomendioak eman nahi izan dizkie herritarrei. Hain zuzen ere, ura arduraz erabiltzeko eskatu dute; ez alferrik gastatzeko, eta beharrezkoa ez bada, ez erabiltzeko. Gomendioen artean honakoak zabaldu dituzte: ur hartuneak erregulatzea, bainatu ordez dutxatzea, komuna behar den modura erabiltzea, beste jarduera batzuk egin bitartean ur iturria itxita edukitzea edo etxetresna elektrikoak karga osoan eta programa eraginkorretan erabiltzea.

Erlazionatutako edukiaUr Patzuergoak uraren kontsumoa murriztea gomendatu die eskualdeko zortzi udalerriri

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.