Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerki ikastaro berria hasiko dute Markina-Xemeingo jubilatuek

Beti Jai jubilatuen elkarteko kideak antzerkigintzan murgildu ditu Herribixik. Antzerki ikastaroak nork bere burua ezagutzen laguntzeko ere balio izan die.

Antzerki ikastaroko kideak eta irakaslea Beti Jai elkartearen egoitzaren aurrean: Arantza Maguregi, Inmakulada Amutxastegi, Nerea Gartzia, Mª Jesus Egurrola, Jesus Aldekoa eta Mari Tere Ansola.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/10/16

Herribixiren eskutik hartu zuten antzerkirako bidea iaz, eta esperientzia hain izan da ona, zalantza txikiena ere ez dutela eduki errepikatzeko. Horrela, barikuan [urriak 18], antzerki ikastaro berria hasiko dute Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoek. 

Karta jokotik harantzago, beste interes batzuk dituzten jubilatuentzako, antzerkia aukera on bat izan zitekeela pentsatu zuten iaz Beti Jaikoek. Erabaki eta egin. Joan den maiatzean estreinatu zuten lehen obra eta eskualdean zehar, herriz herri, eramateko prest ere badaude.

Abarka antzerki taldekoek zabaldu zieten Beti Jaikoei antzerkirako lehen atea. Herriko guraso elkarteak 50 urte betetzen zituela eta Abarkako kideekin batera antzezpen batean parte hartzera gonbidatu zituzten. Hori izan zen oholtza gainera salto egin zuten lehen aldia. Horren ondoren, Beti Jai elkartea sortu zeneko 40. urteurrenean, emanaldi berezi bat prestatu zuten, Abarka antzerki taldeko Amalia Martinen laguntzagaz. Eta behin antzezpenaren ziztada sentituta, ez zegoen atzera bueltarik. Horrela, iazko urrian, antzerki ikastaroa abiarazi zuten Markina-Xemeinen Herribixiko Nerea Gartziaren gidaritzarekin, eta aurten ere, prest daude, pertsonaia berriei kolpe egiteko.

Antzerki soziala. Bost izan dira lehen antzerki ikastaroan parte hartu duten ikasleak: Arantza Maguregi, Inmakulada Amutxastegi, Mª Jesus Egurrola, Jesus Aldekoa eta Mari Tere Ansola. Zaletasuna bazeukaten; gaztetan antzerkian ibilitakoa da, esate baterako, Inmakulada Amutxastegi, ezkondu aurretik ibili zen antzerki munduan; eta animorik ez dute falta izan. Eta, hasiera batean, euren buruan askorik sinesten ez bazuten ere, egile eta aktore bihurtu ditu Nerea Gartziak erabilitako metodoak. Ez hori bakarrik, bizitzari aurre egiteko eran ere eragin die, maila pertsonalean.

Herribixiko kideak eraldaketa sozialerako tresnak bilatzen ibili dira, eta iaz Madrilen (Espainia) ikasitakoa praktikan jarri dute Beti Jai elkarteko kideekin. Gizartean eragiten duen metodo pedagogikoa erabili dute, antzerki soziala, eta emaitzagaz ezin pozago geratu dira bai ikasleak bai eta irakaslea ere.

Inprobisazioa landu dute alde batetik, eta adierazpen gaitasuna iratzarri, indartu eta garatzen lagundu die metodoak. Eta bestetik, antzerki ikastaroa terapia bat ere izan da bost ikasleentzat. Sentipenak eta bizipenak komunikatzen ere lagundu die. Horrela, ikastaroak, momentu latzen aurrean beste era batera erantzuten ere irakatsi diela aitatu dute. Gauzak aldatu ez arren, beste modu batean ulertzen lagundu die, arazoak hobeto eramaten: «Askoz ere lasaiago, pozago, ilusio berrituekin».

Eta hori guztiori, lagunarteko giroan. Hori da, batez ere, azpimarratu dutena, zelako lagun giro ona eduki duten. Harreman oso sendoa sortu da taldeko kideen artean bai eta irakaslearekin ere.

Talde sentipen hori antzerki sozial edo komunitarioaren boterea dela dio Gartziak: «Azkenean denok gara bat, eta denok sentitzen gara talde baten parte».

Ikastaroa ikasketa izan da irakaslearentzat ere. Lortu nahi den helburua parte hartzaileen ahalduntzea dela azpimarratu du Gartziak. «Ematen du adin batetik aurrera jada, dena eginda daukazula, listo zaudela, baina gauza asko daude lantzeko oraindik ere, batez ere norberaren izatea eta harremanak lantzerako orduan».

Denen artean. Urrian hasi eta Gabonetarako pieza txikiren bat prest edukitzea zuten asmoa. Eta ekinean hasi ziren. Muntatzen oso ondo pasatu zuten, kontuak kontatu, barre egin… Ariketa ezberdinen bitartez saioetatik asebeteta irteten zutela aitortu dute, kanpoko kargak kendu eta berrituta. Parte hartzaileek eurek sortu zuten antzezlana, bakoitzak berea duen ukitua emanez, eta irakaslea bidelagun izan zuten uneoro, barrua zabaltzen lagundu eta falta egin bakoitzeko.

Eta sormen lana prestaturik zegoen Gabonetarako. Hala ere, antzerkiko kide baten ezbehar baten aurrean, guztiek bat egin eta antzezpena bertan behera uztea erabaki zuten. Baina egindako ahalegina ez zen hor geratu. Berriro berrartu zuten obra martxoan, eta maiatzean pieza oso polit batek irten zuen.

Antzezpenak batekoen eta bestekoen ikusmina eragin zuen, eta bete egin zuten emanaldiko aretoa. Gainera, inguruko herrietara antzezpena eramateko eskariak ere eduki dituzte, eta joateko prest daude. Izan ere, pieza hori eskualdean mugitzea dute asmoa, «gogoa daukagu bira txiki bat egiteko».

Bost hasi ziren iaz, baina nahi duten guztientzako lekua dagoela azpimarratu dute. Horrela, oholtzara igotzeko prest dauden Beti Jai elkarteko jubilatuak parte hartzera animatu dituzte. «Pertsonaia berriak gehitzen joango gara». Parte hartzeko elkartean bertan izena ematea besterik ez dute egin behar.

Beste herri batzuetan. Markina-Xemeingo proiektuagaz gainera, Munitibarren ere antzerki komunitarioa ematen hasiko da Herribixi. Kasu horretan herritar guztiei zabaldutako eskaintza izango da. «Oso aberatsa begitantzen zaigu. Izan ere, ikastaro berean egon daitezke 100 urteko pertsona bat eta bi urtekoa».

Hogei bat lagun dituzte momentu honetan, eta hilabete honetan hasiko dituzte saioak bai eta ere. «Gabonetan emaitza ikusiko da, irteten duena. Guk tira egingo diegu eta sormena denen artean garatuko da».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.