Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Sukaldaritza irakaslea

Manu Gezugara: "Gaur egun lautik batek diabetesa dauka; hori eskandalu hutsa da"

Sukaldaritza irakaslea da Manu Gezuraga (Lekeitio, 1965). Zapatuan VII. Usotegi Egunean 'Elikadura jasangarria' hitzaldia eskainiko du.

Asier Alkorta
Lekeitio
2019/10/16

Elikadura jasangarria hitzaldia eskainiko duzu Usotegi Egunean. Nondik hasiko zara?
Nik Hornikuntza irakasgaia ematen dut. Horretan, lehendabizi kalitatezko produktuak zeintzuk diren eta kalitatezkoak zeintzuk ez diren (transgenikoak) zehazten ditugu. Hau da, bi muturrak markatzen ditugu: ona dena eta txarra dena. Eta hitzaldia ere hortik abiatuko dut. Gero, transgenikoek zelako kaltea suposatzen duten eta multinazionalek produktuak nola kontrolatzen dituzten ere ikusiko dugu. Sistema horrek guztiak nola funtzionatzen duen argitu eta hori guztia gure osasunarentzako zelako kaltegarria den azalduko dut. Azkenean sasoian sasoikoa jatea zelako garrantzitsua eta osasuntsua den azpimarratuko dut.

Sasoikoa eta gertukoa, ezta?
Noski. Sasoian sasoikoa jateak esan nahi du momentuan dagoena jatea. Azken finean, sasoiko produktuek dituzte bitamina gehien. Horrez gain, Slow food zer den ere azalduko dut.

Eta zer da ba?
Slow food aski ondo ezagutzen dugun fast food-en kontrakoa da. Slow food-ek esan nahi du janari globalizatua jan ordez bertokoa eta ekologikoki hazitakoa jatea, lasai egin eta lasai jan, presarik barik. Filosofia hau Italian sortu zen. Gaur egun ere Italia da ekologikoaren munduan gehien mugitzen dena. Euskal Herrian ere badaude jatetxe batzuk eguneko menuko platerak egiteko produktuen %60 bertokoak direnak.

Bertokoa, gertukoa. Hori da KM0-k esaten duena?
Hori da. Slow food filosofia eta KM0 lotuta daude. «Jan bertoko produktua eta ez ekarri beste leku batetik», dio KM0 filosofiak. Adibidez, ipar emisferioan bizi garenoi ez ekarri hego emisferioko produktu bat. Gu neguan bagaude, haiek udan daude, eta alderantziz. Produktu horiek ez dira gureak eta ez daukate bitamina nahikorik. Ez dauka zentzurik produktu horiek jateak. Gainera, beste leku batetik ekartzeak bertoko nekazariei ere kalte egiten die.

Gaur egun gero gehiago zaintzen dugu jaten duguna. Aldaketa hori igartzen duzu?
Bai. Garaiko produktu freskoek dituzten ezaugarriak aipatu nahi ditut. Sasoian sasoiko produktuek ezaugarri guztiak pil-pilean dituzte. Eta barneratzen ditugun ezaugarri horiek guztiak onak dira gure osasunarentzako. Sasoian sasoikoa eta bertokoa ez jateak gaixotasunak gehitzen ditu. Adibidez, diabetesa. Datuek diote gaur egun lau pertsonatik batek diabetesa daukala. Hori eskandalu hutsa da. Bestetik, alergiak, intolerantziak eta abar ere goraka doaz. Hori dena jaten dugunetik dator.

«Jaten duguna gara» esaten da…
Noski baietz. Norbere medikua jatekoa izan behar da. Jaten dugunetik hasten da dena. Hitzaldi polita izango da.

Modu entretenigarrian aurkeztuko duzu gaia?
Bai. Saiatuko naiz pedagogia erabiliz esan behar dudan guztia esaten. Interneten errezeta osasuntsuak non aurkitu ere esango dut, Gida Berdea eta Greenpeacen Orri Berdea ere azalduko ditut… Multinazionalen esku ez dauden produktuen zerrenda egiten lagunduko diet parte hartzaileei.

Erlazionatutako edukiaVII. Usotegi Egunari buruzko informazioa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.