Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maila gorenera igarotzeko txartelik gabe geratu da Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolarien Txapelketa seigarren postuan amaitu du Mugertza III.ak. Horrenbestez, datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko aukerarik gabe geratu da.

Aratz Mugertza, txapelketa amaitu ondoren. Argazkia: Ibon Errazu
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/10/21

Altsasuko Barrundia pilotalekuan jokatu zuten zapatuan [urriak 19] Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolarien Txapelketa. Eta bertan indarrak neurtu zituzten sei aizkolarien artean izan zen Aratz Mugertza Mendizabal aizkolari mutrikuarra. Zapatuko norgehiagoka, gainera, ez zen edozelako finala izan. Hain zuzen ere, lehen bi sailkatuek datorren denboraldian maila nagusian aritzeko txartela lortu zuten.

Lanak seigarren postuan amaituta, Olazko aizkolaria lehen mailan jokatzeko aukerarik gabe geratu da. Ez zuen egun ona eduki. Ez zuen asmatu, eta enbor pare batean adarrak agertuta, denbora asko galdu zuen. 26 minutu eta 47 segundotan moztu zituen sei enborrak.

Finalean aritu ziren sei aizkolariek seina pago enbor moztu behar izan zituzten; bina kanaerdiko, bina 60 ontzako eta bina oinbiko, hain zuzen. Finalistak nor baino nor azkarrago ibili ziren lanean, baina azkenean, Jon Irazu Ugaldek jantzi du txapela. 

Barrundia pilotalekura hurbildu ziren zaleek final ikusgarria ikusteko aukera eduki zuten. Jon Irazu eta Juan Jose Lopez Azpilikueta lehen bi sailkatuen artean oso lehia estua egon zen. Segundo gutxiren barruan amaitu zituzten lanak. Aurtengo txapeldunak 20 minutu eta 54 behar izan zituen lanak amaitzeko. Txapeldunordeak, berriz, 3 segundo gehiago behar izan zituen. Lortutako emaitza onari esker, biak ala biak lehen mailan ariko dira datorren denboraldian.

Hurrengo hiru sailkatuak ere nahikoa berdinduta ibili ziren. Eloy Corcherok 23 minutu eta 26 behar izan zituen lanak amaitzeko. Josean Etxeberria laugarren sailkatu zen (23.29) eta Arkaitz Jauregi (23.51) bosgarren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.