Arkaitz Rodriguez Lekeitioko EH Bilduren herri batzarrean egongo da
Eguaztenean [urriak 23] 19:00etan egingo dute batzarra kultur etxeko Azkue aretoan. Gaur egungo egoeraz eta hauteskundeez hitz egingo dute.
Lekeitioko EHBilduk deituta herri batzarra egingo da eguaztenean [urriak 23] 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Aurreratu dutenez, oraingoan, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ere parte hartuko du. EH Bildu koalizioak aurreratu duenez, Rodriguezek egungo egoeraren kokapen politikoa egingo du. Horrela, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ondorioak eta ikasturte politikoko erronkak jorratuko ditu, besteak beste.
Horrez gain, batzarra, datozen Espainiar estatuko hauteskundeei buruz hitz egin eta datozen hilabeteetarako lan ildoak zehazteko ere baliatuko dutela jakitera eman dute. Hori dela eta herriko bere jarraitzaile eta kideei batzarrera ager daitezela eskatu diete.