Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

58 pilotari ohi kantxaratuko ditu berriz, Markina-Xemeingo Master Goxua Txapelketak

Azaroaren 8an hasiko da Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak antolatutako norgehiagoka. Bi mailatan banatuta jokatuko dute bikoteek. Atzo aurkeztu zuten norgehiagoka.

Master Goxua Txapelketaren aurkezpena. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko ordezkariak, parte hartzaileetako batzuk, Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarra, Lander Fernandez kirol zinegotzia eta Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/10/23

Azaroaren 8an hasiko da jokoan Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak antolatu duen pilotari ohien Master Goxua Txapelketa. Adin ezberdinetako 58 pilotarik parte hartuko dute lehen aldiz lehiatuko den norgehiagokan. Atzo iluntzean [urriak 22] egin zuten aurkezpena jokoa hartuko duen Markina-Xemeingo frontoi txikian; bertan egon ziren parte hartzaileetako batzuk, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko ordezkariak, Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea eta Lander Fernandez kirol zinegotzia bai eta Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarra ere.

Txapelketa berriaren helburua, batez ere, esku pilota sustatu eta kirol horren inguruko giroa indartzea dela azaldu du Peio Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak. Lehiaketak, lehengo pilotariak, ostera ere, pilotan jokatzen ikusteko aukera ekarriko duela dio, eta horien artean egongo da bera ere. “Jende asko dago, maila onean ibili arren, pilotan jokatzeari gazte utzi diona; horiek denak eta beste asko berriro kantxan ikusi ahalko ditugu”.

Txapelketa jokatuko duten pilotari gehienak, Markina-Xemein edo inguruko herrietakoak dira. Hala ere, badaude hiru bat bikote Lea-Artibai eskualdetik kanpokoak: Bergarako bikote bat, Eibarko bikote bat eta Mallabiko beste bat. Deialdia zabala izan bada ere, ia denak dira Markina-Xemeingo klubean jokatutakoak, %80, hain zuzen.

Bestalde, parte hartzeko baldintza modura 18 urte eginak edukitzea eta pilota itxita edukitzea jarri zuten, eta beraz, adin ezberdinetako pilotariak batuko ditu txapelketak. Gazteak gehiago badira ere, 20 urtetatik hasi eta 45 urtera arteko pilotariak parte hartuko dute.

Profesionaletan eta afizionatu mailan ibilitakoak ere badira tartean. Berazaluze IX. berriztarrak jokatuko du  esaterako eta Urberuaga aulestiarra ere izena emanda egon dela jakinarazi du Urionabarrenetxeak, baina, azkenean, ezin izango du parte hartu. “Lehen mailan oso maila altua egongo da eta bigarren mailan ere denetarik dago. Girorik ez dugu faltako”. Txapelketan hirugarren maila bat ere sartu nahi izan dute, parte hartzeko aukera zabalagoa izateko. “Datorren urterako ikusiko dugu zelan antolatu”.

Joko sistema. Bikoteak bi mailatan banatuta jokatuko dute: lehen maila eta bigarren maila. “Batzuk orain dela urte gutxi utzi diote pilotan jokatzeari eta beste batzuk, ostera, hamarretik gora. Egoera, beraz, ez da berdina, eta baldintzak parekatzeko mailaka banatzea erabaki dugu”. Oreka bilatu dute bai eta ere bikoteak egiterako orduan. Bikote batzuk eginak etorri zaizkie, baina, gehienak, bertan osatu dituzte, izena eman duten parte hartzaileen arabera, gutxi gorabehera pareko gelditzeko.

Azken orduko aldaketa batzuk direla eta, 14 bikotek jokatuko dute lehen mailako txapelketa. Bigarren mailan, berriz, 15 bikote ariko dira. Ondorengoak izango dira bikoteak:

Lehen maila: Enpan-Kastillo, Varela-Unanue, Urberuaga-Pello, Perran anaiak, Madariaga-Zubizarreta, Bernaola-Gorostiza, Zubiria-Gomez, Berasaluze-Balsera, Atano-Gorka, Iker Mendibe-Urizar, Ansotegi-Ansotegi, Gorosabel-Zubilla, Bereikua-Zapa eta Iglesias-Romero.

Bigarren maila: Etxeta-Elu, Ibon Arriaga-Ibon Etxabe, Lorenzo-Lariz, Aitortxu-Naparra, Katillu-Eritz, Tubo-Trontxo, Bari-Arrate, Jon Olabe-Jonro, Peio Etxebarrieta-Oier Urrutia, Jon Sololuze-Erlantz, Dani-Zierta, Joanes-Onagoitia, Txelo-Potro, Gaizka Laka-Ube eta Jon Kastillo-Gandixa.

Egutegia prest dago. Azaroaren 8an hasiko da norgehiagoka eta finalak urtarrilaren 3an jokatuko dira. Printzipioz asteburuetan jokatzea dute asmoa; partiduak frontoi txikian jokatuko dira zapatu arratsaldean eta domeka goizean, baina partaideek ezingo balute, astegunean ere jokatuko litzateke, eguna denen artean adostu ondoren. Pilota berriak ere eskuratu dituzte txapelketarako, eta bigunak direla azaldu dute. Lehen mailan pilota bat erabiliko dute eta bigarren mailan beste bat, eta kanporaketa sistemara jokatuko dute. 

Entrenatzen. Norgehiagoka oraindik hasi ez bada ere, pilotakada gehiago entzuten hasi da frontoi txikian. Izan ere, esku pilotan jokatzeak erantzitako zailtasun bat ere badauka, eskuena. “Ez da pala bat hartzea modura, eskuak ohitu behar dira”.  Hori dela eta, asko dira entrenatzen hasiak dauden parte hartzaileak. Horretarako denbora bat ere eman dute antolatzaileek, irailaren 15ean zarratu zuten izena emateko epea, eta bi hilabete utzi dituzte entrenamendurako. “Ikusten dut jendeak ilusioa badaukala, txapelketa antolatu ez bagenu ez ziren frontoitik ibiliko”.

Txapelketak jarraipena izatea nahi dute antolatzaileek, eta onespen ona edukitzea espero dute. “Girorik eta lagunarteko lehiarik ez da faltako”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.