Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Eguraldi eskasa baina giro ona eduki dute Markina-Xemeingo Teresa Donearen jaietan

47 umek parte hartu dute jauen baitan ospatu den 25. Margo Lehiaketan. Jolasak eta musika izan dira protagonista.

Umeak jolasten Beheko Arrabaletako jaietan. Argazkia: Markina-Xemeingo Guraso Elkartea
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/10/23

Atxondoa auzoko Beheko Arrabaleko jaietako margo lehiaketako artelan guztiak ikusgai daude egunotan, Bikale tabernan. Asteburuan ospatu zuten 25. Margo Lehiaketa eta 47 umek parte hartu zuten bertan. Eguraldi eskasa, baina giro ona eduki zuten Teresa Donearen jaietan. Eguraldi hotz eta iluna, hala ere, asko izan ziren jaietara hurreratu ziren ume eta helduak.

Goizean egin zituzten margolanak artista txikiek, eta arratsaldean banatu zituzten sariak. Aurtengo sarituak ondorengoak izan dira:

  • 3-4 urte bitarteko kategorian: Aimar Ormaza (3 urte), Gaia Unanua (4 urte), Naroa Egurrola (3 urte) eta Iraia Egaña (4 urte).

  • 5-6 urte bitarteko kategorian: Elene Ormaza (6 urte), Elaia Arriaga (6 urte), Jule Egia (5 urte) eta Izar Ormaetxe (6 urte).

  • 7-8-9 urte bitarteko kategorian: Iñaki Izagirre (9 urte), Ane Uberuaga (8 urte), Mikele Idoeta (9 urte) eta Izaro Barinagarrementeria (8 urte).

Eskolako materialagaz gainera, garaikurrak eta dominak ere eraman zituzten sari modura, eta “ilusio handiagaz” jaso zituzten.

Jolasak eta musika. Arratsalde polita igaro zuten jaietara hurbildu zirenek. 18:30 ingurura arte Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatutako egurrezko jolasekin jostatzeko aukera eduki zuten, baina ordu horretan euria hasi eta aterpean batu zen jende guztia. Bertan kokatu ziren Gari eta Amaia musikariak ere, eta aterpea dantzagune bihurtu zuten. Hantxe ibili ziren dantzan jo eta ke gaztetxoen kuadrillak. Hotza zegoenez, txokolatea ere “gustura” hartu zuten ume eta nagusiek. 30 litro prestatu zituzten auzotarrek, eta dena amaitu zen.

Euria zela eta, zapatuan [urriak 19] barruan geratu ziren, baina domeka goizean [urriak 20] kalean egon ziren buruhandiak. Auzoko aterpea hesi horiekin itxi eta bertan batu ziren umeak eta buruhandiak. Ordu eta erdi inguruan jaietako ekintza kuttunetako bategaz gozatu zuten umeek.

Auzoko andreeri, Guraso Elkarteari eta Markina-Xemeingo Udalari eskerrak eman dizkiote antolatzaileek, jaiak aurrera eramateko eskainitako laguntzagatik. “Laguntza horiek barik ezingo litzateke jairik egon. Eskerrak bai eta ere etorri ziren guztiei euren parte hartzeagatik”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.