2019/10/24

Hamar taldetan banatuta, 46 herritarrek parte hartuko dute 15. Kameratoian

Parte hartzaileek zapatuan eta domekan egin ahalko dituzte grabaketak. Lanak domekan 12:00etarako aurkeztu beharko dira, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan.

Euskerean Eupadea! Berriatuko saioa

Badator Lea-Artibaiko bigarren Euskerean Eupadea!

Ekimenaren zehaztasunak azaldu eta giroa berotzen joateko, aurkezpen saioak egiten ari dira Herribixikoak herriz herri. Urriaren 30era arte egongo da taldeak osatu eta izena emateko aukera zabalik.

Lea-Artibaiko dantzak, jolasak eta lurpeko ondarea ezagutzeko aukera eskainiko dute oraingoan, Ondarearen Jardunaldiek

Lea-Artibaiko hainbat herritako ondarea plazara aterako dute asteburu honetan ere, Europako Ondarearen Jardunaldiek. Markina-Xemeinen, Aulestin, Lekeition eta Berriatuan daude ekimenak.

Baserriz baserri, herria ezagutuko dute etxebarritarrek

Mendi martxa antolatu du domekarako Etx kultur elkarteak. Parte hartzaileak Galartza auzoan zehar ibiliko dira.

Udal tasa eta zergen %1eko igoera onartu du Lekeitiok

Ondasun higiezinen gaineko zergan, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergan, zaborren bilketan, estolderian, hilerrian, merkatuan eta hirigintzako baimenetan ezarriko dute igoera.

69 lagunek eman dute aldez aurretik izena Mutrikuko mendizale helduen ibilaldian

Domekan [urriak 27] egingo dute ibilaldia, eta egunean bertan izena emateko aukera egongo da, Goiko Plazan. 14 kilometro inguruko martxa egingo dute parte hartzaileek.

Perretxiko Jardunaldiak Lekeition, Aittitta Txikiren eskutik

Perretxikoen inguruko 28. hitzordua antolatu dute astebururako. Perretxikoen argazki erakusketa eta perretxiko erakusketa egongo dira.

Gehiago